Aipamenak eta ahotsak
Testuak: Antonio Moreno González doktorea
Einsteini eta bere obrari buruzko argitalpen gehienetan bere eta bere obrari buruz iritzia eman zutenen aipamen ugari daude. Argitaratu zenaren eta oraindik ere argitaratzen denaren fidagarritasuna gutxienez irizgarria da. Bere obra osoen edizioak, The Collected Papers of Albert Einstein, 1976an hasi zena John Stachelen zuzendaritzapean, bermatzen du hainbat arrazoiengatik gertakari beraren aurrean egile desberdinek kontraesan duten pertsonaiaren benetako dimentsiora hurbiltzea. Ziurtasun handieneko argitalpenetariko bat aipamenei dagokionez Alice Calapricek argitaraturiko The Quotable Einstein (Princeton University Press, 1996) da, bai eta berarekin lan egin zuten edo bere inguru hurbilenekoek idatzitako biografiak ere. Obra horietatik atera dira hurrengo orrietan azalduko diren aipamen guztiak