Biografia
Testuak: Antonio Moreno González doktorea
Albert Einsteinen bizitzak jakitun nahiz profanoen arteko hainbesteko interesa piztu du ezen ziurrenik gehien ezagutzen diren indibiduoa den: ia egun guztiak, egin zuena, non ibili zen, norekin erlazionatu zen, bere zaletasunak, astialdian zer egiten zuen... bere bizitza emankor, bizi eta gorabeheratsuan gertatu zen ia guztia. Halakoa da bere ospea ezen, seguruenik, edozein pertsonari zientzialari baten izena eskatuz gero, Einsteinena emango lukeen, eta zientzialarien erretratuen aurrean identifikatuko lukeen lehena berea izango litzateke.
Berari buruz pertsona desberdinek idatzi eta hitz egiten dute, batzutan interes kontrajarriak dituztenek: zientzialari bezala goraipatu egin dute baina plagiatzaile eta iruzurti izatea ere leporatu zaio; bakezale eta babesgabeen defendatzaile gisa mitifikatu dute, "bonba atomikoaren aita" gisa mesprezatu dutenean aurrean; zientziak pribilegiatutako munduan itxitako gizon gisa goratu dute eta, aldi berean, familiaren pertsona adeitsua ez izatearen eta maitale desleialaren bokazio egiaztatua aurpegiratu zaio.
Hala eta guztiz ere, bere obraren ezagutza ez da bere bizitzarenarekin paraleloan joan, eta egoera horretan beti "Midas errege gisa ikusi da, baina urrez inguratuta beharrean zirko modura ikustearen desberdintasunarekin". Mantendu nahi izan zuen bakardadea; aurkako, politikako, gizarteko eta akademietako esparruetatik jasan behar izan zuen ulertezintasuna eta jazarpena; bere izena eta irudia produktuak promozionatu edo mota guztietako kausak abanderatzeko lotsarik gabe manipulatzeak ez zuten bere babesik gogokoenetik aldentzea lortu: zientzia. Zientzian modu oso pertsonalean jardun zen, nolabait prozedura akademikoetako "outsider" gisa, mailan gora egiteko ohiko formak ere alde batera utzita.
Pentsatzen, Einsteinen ohiko jarrera