Fisikatik kanpoko pertsonaia

 Testuak: Antonio Moreno González doktorea

Einstein, jakituriaren maitale izan zena, jakin-mina inoiz galdu ez zuena, gehiago eta hobe jakiteko eragingarritzat hartzen zuen "arimaren gosearen" aurrean aseezina, bere desilusiorako askotan ikuskizun huts gisa tratatu zuten: bere izena eta irudia erakargarri gisa erabilita produkturik desberdinen iragarkiak egiteko proposamenak jaso zituen, inolako lotsarik gabe merkataritza-etxerik ospetsuenak egin zizkioten proposamenak iragartzeagatik haborokin ekonomiko ederrekin erosteko. Produktu horiek honakoak ziren: Ilerako tonikoa, xaboiak, luma estilografikoa, pipak, txokolateak, zapatak... Nahikoa zen produkturen batengatiko interesa adieraztea merkataritza-etxeek hori oparitzeko eta aldi berean iragarkia egiteko eskatzeko. Denbora pasa ahala, merkatariak inposatu egin dira eta Albert Einsteinen aurpegia edo izena produktu ugaritan aurki daiteke. Eta ez hori bakarrik, bere izena kale, eraikin, ikastetxe, unibertsitate, ospitale, lan-talde, klub, parke eta beste hainbat lekutan dago.

Bere izena mitikoa da eta bere irudia ikonikoa eta biak inolako zalantzarik gabe erlatibitatearekin lotzen dira, bere jatorri zientifikoaren mugak gainditu zituen hitz totemikoa XX. mendearen hasieran gizartearen oinarriak astindu zituzten mugimendu aurrerakoien termino enblematiko bihurtzeko. "Guztia erlatiboa da" hizkera arrunteko doako argibide funsgabea bihurtu da. Einsteinen erlatibitatea, berak "teoria" gisa hartu nahi ez zuena, Max Planckek deitu zuen horrela, aldaezinen teoria bat da, hau da, fenomeno fisiko batean aldatu gabe mantentzen denarena, modu batean "absolutuaren" teoria gisa har daiteke.

Nahiz eta karikatura, txiste, gurutzegrama, hieroglifiko eta berekin edo bere lanekin zerikusirik ez duten hainbat gertakari, objektu eta egoeren helburu izan zen eta izaten jarraitzen duen, Einsteinek ospea bere jarreragatik ere hartu zuen. Thomas Mannek Rudolf Kayseri, Einsteinen suhia eta haren biografia baten egile zenari idatzitako gutun batean honakoa dio:

"Bere mundu guztiko ospe ia mistikoa oso berezia da jende oso gutxik ulertzen baititu bere lorpenak, baina inolako zalantzarik gabe bere jarrera moral eta politikoak ere zerikusi handia dute eskaintzen dioten errespetuan"

chistes

 Txiste erlatibistak

tazaAE

Albert txikiaren gosari-katilua. Nork esango luke haren irudiak hainbeste  objektu apainduko zituela denborarekin!

anuncios

Einsteinekin egindako iragarkiak, erakarpen gisa

conmarilyn

"Einsteinek Monroe aurkitzen du", Quint Buchholz-en marrazkia