Fisika klasikoa
Testuak: Antonio Moreno González doktorea
Fisika klasikoa edo newtondarra deiturikoaren oinarriak Galileo Galileiren (1564-1642) Discursos y demostraciones matenáticas en torno a dos nuevas ciencias en relación con la mecánica y al movimiento local lana, Leidenen (Holanda) argitaratua 1638an, eta Isaac Newtonen (1642-1727) Principios Matemáticos de la Filosofía Natural lana, 1687an Londresen argitaraturikoa dira.
Galileoren obrak, 1661ean ingelesera itzulitakoak, gorputzen erorketa librearen lehenengo formulazioa du, azterketa esperimental eta geometrikorako oinarriak ezarriz. Argitalpen gakoa izan zen mugimenduaren Aristotelesen digresioak alde batera utzi eta zientzia-ezagutza behaketan, esperimentazioan, neurketan eta formulazio matematikoan oinarritzeko.
Newtonek munduaren ikuspegi mekaniko bat eskaini zuen dinamikaren legeetan oinarritua eta grabitazio unibertsalaren legearen ezarpenarekin amaitzen den lehen zientzia-sintesira iritsiz; lege horrek lurra eta zeruak printzipio desberdinek eraendutako mundu gisa bereizten zituen antzinako ideiarekin amaitzen du. Newton ondoren unibertso bakarraz eta fisika bakarraz hitz egin daiteke.
XIX. mendearen azken herenean James Clerk Maxwellek (1831-1879) Oersted eta Ampèrek hasi zuten eta karga eta korronte elektrikoetatik zetozen eta imanen inguruko indarren eraginguneak zehazteko eremu elektriko eta eremu magnetiko kontzeptuak sartu zituen Faradayk jarraitutako esperientzietatik sortutako elektromagnetismoaren sistematizazioari aurre egin zion.
Maxwellek bere teoria elektromagnetikoan imanen, gorputz elektrizatuen eta korronte elektrikoen propietateak erlazionatzea lortu zuen eta gainera fenomeno elektromagnetikoen uhin bidaiarien bitartezko hedatzea iragarri zuen, ordutik aurrera asaldu elektromagnetikotzat hartu zena. Materiaren portaera elektriko, magnetiko eta optikoa teoria bakarrean biltzeak Newtonen sintesia bezain garrantzitsua zen zientzia-sintesi berri bat aurkitzea suposatu zuen eta biak fisika klasikoaren oinarriak izan ziren baina hain desberdinak ziren ezen beraien arteko kontraesanek fisika haren oinarriak balantzan jarri zituzten Planck eta Einsteinek ezarritako printzipioetan finkaturiko fisika berri bati lekua utziz.
James Clerk Maxwell
(1831 - 1879)