Lehen konponbide bat
Testuak: Antonio Moreno González doktorea
Katastrofe ultramore onartezinari konponbide bat bilatu nahian, Max Planckek (1858 - 1947) bere burua kuantuen hipotesia proposatzera derrigortua ikusi zuen eta horrek igorri eta xurgatutako erradiazioari izaera etenkorra esleitzea suposatzen zuen, berak ez nahi arren, "naturak jauzirik egiten ez duenaren" uste sendoko fisikako oinarri klasikoetan zulo konponezina eraginez. Halakoa izan zen bere harridura ezen Berlingo Fisikako Sozietatearen aurrean bere ideiak azaltzerakoan honakoa aitortu zuen: "Gai hau guztia hiru hitzetan labur daiteke: egintza desesperatu bat. Naturarengandik nahita urrundu naizelako... Baina beharrezkoa zen edozein preziotan interpretazio teorikoa aurkitzea... Termodinamikaren bi printzipioak iruditu zaizkit edozein baldintzatan mantentzeko modukoak, baina beste alde batetik nire aurreko edozein sineskera sakrifikatu behar izan dut".
Planckek bere karreraren hasieran ideia antiatomistak banatzen zituen. Bere doktorego-tesian, Einstein jaio zen 1879. urtean irakurri zuenean -denborarekin biek mirespena eta laguntasun zintzoa azalduko zuten-, materiaren hipotesi atomikoaren aurka azaltzen da alegatuz energiaren kontserbazio-printzipioaren kontrakoa esaten zuela: "Orain arte izandako arrakasta handia izan arren -idatzi zuen-, teoria atomikoa materiaren jarraitasunaren hipotesiagatik utziko da. Nork esango zion materiaren etena onartzeaz gain, energiaren etena ere berak proposatuko zuela!
"Kuantutik" mekanika kuantikoa atera zen eta horren magnitude ikusgarrietan neurtutako ziurgabetasunen oinarria Heisenbergen indeterminazioaren printzipioa zen eta Einstein bizitza guztian printzipio horren aurka azaldu zen.
Max Planck (1858 - 1947) entrega la medalla que lleva su nombre a Albert Einstein, 1929