Eremu bateratua: bete gabeko helburua

Testuak: Antonio Moreno González doktorea

Max Bornek (1882 - 1970) Gottingenetik Einsteini idatzi zion gutunari (1923/4/7) egiten dizkion komentarioetan honakoa dio: "Einsteinen eremu grabitazionalaren teoria Maxwellen eremu elektromagnetikoarekin bateratzeko helburuarekin egindako ikerketa berriaren zurrumurrua egia zen. Egun haietan hasi zituen bere saiakerak, askotan errepikatu zituen baina alferrikakoak izan ziren, ildo horretan eremu bateratuaren teoria sortzeko". Einsteinek saiakera hori "naturaren indar guztiak biltzea, erlatibotasunaren teoriatik sortua" bezala ulertzen zuen.

Einsteinek "etorkizuneko fisika" Newtonen esanahirik purueneko fisika klasikoaren -beraz errealitate fisiko eta determinismo kausal gisa ulertzen denean eztabaidaezina- eta, okerragoa zena, osatugabea zela zeritzon mekanika kuantikoaren arteko konbinazioa izango zela espero zuen.

Zuen ospeagatik, prentsa beti berriak lortu nahian egon zen, zenbat eta harrigarriagoak edo bitxiagoak hobe. 1950ean, Einsteinek jazarpen harekin ados ez zegoela adierazi zion Borni gutun batean: "Prentsaren nire azken lanarekiko gehiegikeria nekagarria da". Einsteinek "eremu bateratuaren teoria" ustez lortzearen inguruan egin zuen komentario baten inguruan Iparramerika eta Europako kazetariek izan zuten iskanbilari egiten zion erreferentzia.

Bere azken egunetan hartu zuen erronka bateratzailearen aurrean amore eman zuen, kasu honetan beti jarraitu zuen zientzia-ideala beste garai batean bere irakasle izan zen Ernst Machek aplikatu zuen ekonomia-printzipioa aplikatuz ez lortu izanagatik zapuztuta. Einsteinek lege fisikoak bateratzea biltzen zuen naturan sinplea eta unibertsala denaren estetika nagusia denaren uste osoan. Baina eremu grabitatorio eta elektrikoa bateratzera "beste pertsona bat" iritsiko zena itxaroteko etsia hartu behar izan zuen. Garaiz kanpoko helburu bat lortu nahi izan zuen, ez zen hori lortzeko momentua, gaur egun ere naturaren beste indarrak ezagutzen direla, ahulak eta indartsuak, inork oraindik ez du zehaztasun hori lortu eta fisikariek ere ez dute argi nola lor daitekeen. Einsteinek proposaturikoa bezalako bateratze bat posible zenaren zalantzan Paulik honakoa adierazi zuen: "Jainkoak banatu duena ez dezala gizonak bateratu".

max_born

Max Born (1882 - 1970)