Erlatibotasun orokorra: grabitazioaren teoria berri bat

Testuak: Antonio Moreno González doktorea

Argiaren hutseko c abiadura -orain arte informazioa transmititzeko ezaguturiko gehieneko abiadura- inertziaren behatzaile guztientzako, hau da, inertziaren printzipioa Newtonek formulatu zuen bezala betetzen denentzako berdina denaren egiaztapen esperimentalak eragin zuen aldiberekotasuna ren ideia erlatibotzat hartzea. Horretaz gain, c ren jomuga eta konstantziak espazioaren eta denboraren ideia klasikoak aldatzen ditu, denboraren zabalkuntza eta espazioaren kontrakzioa bezalako efektuak sortuz, abiadurak zenbat eta altuagoak izan nabarmenagoak eta Newtonen mekanikan sartzeko ezinezkoagoak direnak. Fenomeno horiek, materia kantitate jakin baten masaren eta energiaren arteko E = mc2 erlazioa aurkitzearekin batera, erlatibotasun berezi edo mugatuaren teoriaren ekarpen harrigarri nahiz garrantzitsuak dira, fisikaren legeak, argiaren abiadura kasu, inertzia-behatzaile guztientzat berdinak direnaren printzipioa nagusi duenarenak.

Einsteinek teoria berezia mugimendu azeleratuei eta ibilbide kurboei zabaltzen die, erreferentzia gisa planeten mugimendua eta Lurreranzko erorketa hartuz. Horrela bere erlatibotasunaren teoria orokorra ezarri zuen funtsean azelerazioaren eta grabitatearen arteko baliokidetasun-printzipioan oinarritua, "nire bizitzako ideiarik pozgarriena" bezala ulertzen duena, bere obra guztiko ideiarik originalena eta zeinaren bitartez zientzia-komunitatearen aintzatespena lortu zuen.

Espazioak edukia izatea edo ez izatea alde batera utzita existitzen den errezeptakulu eta denbora gertakarien iraupenaren neurri aldaezin gisa, edozein direlarik ere horien baldintza dinamikoak, fisika klasikoaren printzipioetatik ulertu zen bezala, jada ez zuen baliozkotasunik. Erlatibotasunaren teoria orokorraren arabera espazio-denbora, osotasun gisa, materiak berak egituratzen du. Riemmanen geometria batekin deskribaturiko espazio-denbora, ez geometria euklidestarrarekin. Garai hartako fisikarentzako ideia horiek izan ziren asaldura alde batera utzita, Einsteinek erlatibotasunaren bere teoriak "dinamikaren bilakaera gisa eta ez iraultza gisa" ulertzen zituen. Kazetari baten galderei erantzunez Einsteinek honela laburtu zituen bere teoria erlatibistak: "Denborak, espazioak eta grabitazioak ez dute materiatik independentea den existentziarik".

annalen

Annalen der Physik; Einsteinek aldizkari horretan argitaratu zituen argitalpen berrienak eta garrantzitsuenak