Ikastetxeei zuzendutako emanaldia euskaraz: Haizearen bailarako Nausicaä (Hayao Miyazaki, 1984)

Zinema eta Zientzia Zikloa

Zientzialari gonbidatuak
Itxaso Bengoetxea
IHOBE
Noiz
2026/03/03
09:30
Lekua
Tabakalera, Donostia
Antolatzaileak
DIPC, Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Ikastetxeei zuzendutako emanaldia euskaraz: Haizearen bailarako Nausicaä (Hayao Miyazaki, 1984)
Haizearen bailarako Nausicaä (Hayao Miyazaki, 1984) pelikularen fotograma Zinema eta Zientzia 2026 zikloaren testuinguruan. C Ghibli Studios/ Vértigo Films

Ohiturari jarraituz, Zinema eta Zientzia zikloaren baitan emanaldi bereziak eskainiko dira ikastetxeentzat Donostian, Bilbaon eta Vitoria-Gasteizen. Saioak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira.

Edizio honetan, Haizearen bailarako Nausicaä (Hayao Miyazaki, 1984) animaziozko pelikula japoniarra proiektatuko da. Filmak Lurraren kutsadura eta krisi ekologikoa jorratzen ditu gizateriaren eta naturaren arteko bizikidetzeren alde borrokatzen den Nausicaä printzesaren istorioaren bitartez. Proiekzio ondorengo hitzaldiak IHOBE Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoko kideek eskainiko dituzte.

Saio honetan, Itxaso Bengoetxea IHOBEko ingurumen teknikaria izango da hizlaria. 

Pelikula jatorrizko bertsioan, japonieraz emango da euskarazko azpitituluekin. Hitzaldia ere euskaraz izango da.

+INFO

Hizlariari buruz

Foto Itxaso.jpg

Itxaso Bengoetxea Larrinaga Ingurumen Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Civic Ecology Lab-eko (Cornell Institute for Climate Smart Solutions eta Cornell Cooperative Extension) Climate Change Science, Communication, and Action ikastaroa osatu du. Gaur egun, IHOBE Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoko ingurumen-teknikaria da. Jasangarritasunean, ingurumen-politiketan eta proiektuen kudeaketan espezializatua, esperientzia du administrazio publikoan eta sektore pribatuan. Iraunkortasunerako plangintza estrategikoarekin eta gobernantzarekin lotutako ekimenetan parte hartu du. Gernika Gogoratuz Fundazioaren Patronatuko kidea da, eta bakearen kulturarekin, memoriarekin eta iraunkortasunarekin lotutako programak bultzatzen laguntzen du. Halaber, UNESCOren Lurraren Gutunaren parte da, eta justizia sozialera, jasangarritasunera eta komunitate erresilienteen eraikuntzara bideratutako balioen sustapenean parte hartzen du.