Groenlandia hizpide: klima-aldaketa, baliabideak eta geopolitika Artikoan

Kutxa Fundazioa eta DIPC

Parte-hartzailea
Mikel Reparaz, Elisa Sainz de Murieta, Jorge Gorosarri
Noiz
2026/11/24
18:30
Lekua
Kutxa Fundazioa Kluba, Tabakalera 1. solairua, Donostia
Antolatzaileak
Kutxa Fundazioa, DIPC
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Groenlandia hizpide: klima-aldaketa, baliabideak eta geopolitika Artikoan
Kreditua: Jorge Gorosarri (utzia)

Kutxa Fundazioak eta DIPC hamarkada bat baino gehiago daramate elkarrekin dibulgazio-hitzaldiak antolatzen, gaurkotasun zientifikoko eta gizarte-intereseko gaiei buruz, zientzialari ospetsuen eskutik. Oraingo honetan, Groenlandia hizpide: klima-aldaketa, baliabideak eta geopolitika Artikoan mahai-ingurua antolatu dute.

Groenlandia eraldaketa sakon baten erdian dago. Aldaketa horiek lurraldearen errealitatea ari dira itxuraldatzen, eta, aldi berean, Artikoan eta nazioarteko esparruan duen garrantzia areagotzen. Klima-aldaketaren ondorioek, bertako baliabide naturalek pizten duten interes gero eta handiagoak eta testuinguru geopolitiko berriak Groenlandia Artikoa eraldatzen ari diren dinamikak ulertzeko funtsezko lurralde bihurtu dute. 

Mahai-inguru honek Groenlandiari hiru ikuspegi osagarriren bidez begiratzea proposatzen du: geopolitika, klima-aldaketa eta baliabideak. Hiru hizlarik (Elisa Sainz de Murieta, Mikel Reparaz eta Jorge Gorosarri) bakoitzak bere ikuspegitik eta espezialitate-arloetatik abiatuta, Groenlandia eraldatzen ari diren prozesu nagusiak aztertuko dituzte, baita eraldaketa horiek etorkizunari eta, oro har, Artikoari ekarriko dizkioten erronkak, aukerak eta tentsioak ere.

Hizkuntza: Euskara 

Sarrera: Librea, aforo mugatua

Hizlariari buruz

groenlandia.png

Mikel Reparaz, nazioarteko informazioan aditu eta aritutako kazetaria da. Egun EITBko nazioarteko arloa gidatzen du, eta mundu mailako gertakizun eta gatazkez berri eman du bost kontinenteetatik. Urte luzez euskal irrati-telebista publikoaren korrespontsal lanak egin zituen Bruselan eta New Yorken. 'Amerikaren Arrakalak' (Alberdania) eta 'Las Grietas de América' (Península) liburuen egilea da, eta azken horrekin Euskadi Saiakera Saria jaso zuen 2021ean. Dokumentalak ere zuzendu ditu, tartean 'Artikotik Kantaurira' (Prismas saria jaso zuen 2024an) edo 'Potentzien Lehia Handia' (2026ko Venice TV Awards, aipamen berezia).

Elisa Sainz de Murieta, EHUko Ekonomia Aplikatuko Saileko irakaslea eta Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroko ikertzaile atxikia da. Bere ikerketaren ardatza klima aldaketaren arriskuen analisia eta egokitze politiken ebaluazioa da; bereziki inpaktuen balorazio ekonomikoa, kostaldeko itsas mailaren igoeratik, muturreko beroak osasunean dituen ondorioetaraino. Geologia Zientzietan lizentziaduna (EHU, 2001), Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako zuzendaria izan zen EHUn doktoregoa egin aurretik (2016) eta Grantham Research Instituten ikertzaile bisitari izan aurretik (LSE, 2017-2019). IPCCren Seigarren Ebaluazio Txostenaren (II. Lantaldea) egile laguntzailea izan da. 2024tik EHUko Garapen Iraunkorrerako eta Konpromiso Sozialeko zuzendaria da.

Jorge Gorosarri geologoa, irakaslea eta Lurraren zientzien dibulgatzailea da. EHUko geologoa, bere ibilbide profesionalaren lehen urteetan geologia aplikatuan, geomorfologian eta hidrogeologian jardun zuen. Bi hamarkada baino gehiagoz Euskal Herriko karsta eta lurpeko mundua aztertu eta esploratu ditu, bereziki Araban, eta gaur egun Zarama Espeleo Taldeko presidentea eta Euskal Espeleologoen Batasuneko kidea da. Espedizio-gida eta naturalista gisa ere lan egin du, batez ere Groenlandian, horri esker, Artikoko lurraldeetan azken urteotan izandako aldaketen lekuko zuzena izan da. Gaur egun, Zientzia Naturaletako irakaslea da Eusko Jaurlaritzako Bigarren Hezkuntzako sarean, eta aldi berean Euskadiko karst eta lurpeko ondarearen esplorazioan, dibulgazioan eta kontserbazioan dihardu.