Arteari eta zientziari buruzko topaketa parte-hartzailea Nisa Goiburu eta Ricardo Díez Muiñorekin
Lankidetzak
- Parte-hartzailea
-
Nisa Goiburu, Ricardo Díez Muiño
DIPC - Noiz
-
2025/11/20
18:30 - Lekua
- Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea
- Gehitu egutegira
-
iCal
Datozen egunetan, Latires erakusketak aukera emango digu Nisa Goiburu artista ordiziarraren lana ezagutzeko; egile anitza da, margolaritzan, poesian eta eskulturan lan egiten duena, eta bere ibilbidea naturarekin eta geometriarekin estu lotuta dago. Artistaren hitzetan, Latires tarte bat hartzeko gonbidapena da "presa eta deskonexio garai hauetan", une batez gelditu eta naturarekin dugun funtsezko harremanaren inguruan hausnartzeko. Erakusketa abenduaren 10ra arte egongo da irekita Donostiako Ingurumen Baliabideen Zentroan, Cristina Enea Parkearen goiko aldean kokatuta.
Jarduera paraleloen programaren barne, publikoari irekitako elkarrizketa batean elkartuko dira Nisa Goiburu eta Ricardo Díez Muiño fisikari teorikoak, azaroaren 20an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan. Diez Muiño Donostia International Physics Center-eko (DIPC) zuzendiaria da, ezagutza zientifikoa gizarteratzeko konpromiso irmoa duen ikerketa zentro bakana. DIPCk artea eta zientzia uztartzen dituen hainbat proiektutan parte hartu du Tabakalera eta CERN bezalako erakundeekin elkarlanean.
Hausnarketa eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituen formatu erakargarriarekin, topaketak naturarekin dugun harremana birpentsatzeko balioko digu artearen eta zientziaren ikuspegi osagarrietatik abiatuz.
Latires-ek margolaritza, eskultura eta narrazio-poesia uztartzen dituzten berrogeita hamar lan inguru biltzen ditu. Testu poetikoak Goiburuk berak eta naturalista eta idazle Joaquín Araujok sinatu dituzte, azken hau, erakusketa honetan lankidetzan bereziki aritu baita. "Margolan bakoitza bizitzari egindako deiadarra da, zeharkatzen gaituzten taupadei: giza taupada, haizearen xuxurla, itsasoko olatuak, landareen loraldia edo urtaroen ziklo eternalari", azaldu du egileak.
Informazio gehiago erakusketari eta programa paraleloari buruz: