Ikastetxeak Belodromoan

Donostia Zinemaldia zientziarekin bat

Zientzialari gonbidatuak
Naiara Barrado
UPV/EHU
Noiz
2024/09/20 - 2024/09/27
Lekua
Belodromoa
Gehitu egutegira
iCal
Subscribe to Newsletter
Ikastetxeak Belodromoan

Donostia Zinemaldiak, Donostia International Physics Center erakundeak (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak lankidetzan antolatuta, Ikastetxeak Belodromoan zinema eta zientzia lotzen dituen film emanaldira joateko aukera izango dute 6-11 urte arteko haurrek. Egunero milaka haur elkartuko dira Belodromoan bizitza estralurtarra ardatz izango duen ekitaldian Alan giza antena (El incidente alienígena del pequeño Alan / Little Allan - The Human Antenna) film danesa ikusteko.

Saioetan zehar, belodromoa bat-bateko behatoki astronomiko inprobisatu bihurtuko da une batez, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Naiara Barrado-Izagirre astronomoa zientzialari gonbidatuarekin.

Informazio gehiago hemen.

Hizlariari buruz

Naiara Barrado-Izagirre astronomoak hainbat urte daramatza Bilboko Ingeniaritza Eskolako Planeta Zientzien Taldean Jupiterren dinamika atmosferikoa aztertzen. Horretarako, misio espazialen datuak erabiltzen ditu, hala nola Hubble Espazio Teleskopioa eta Cassini, Juno eta halako zundak, bai eta Lurrean kokatutako teleskopio ugarien behaketak ere. Irudi astronomikoak mundu osoan banatutako behatoki profesionaletan nahiz amateurretan biltzen dira, eta IOPW/PVOLek bere ikertalde propioaren medioz kudeatutako datu-basea elikatzen dute. Barrado-Izagirrek izango dugu gidari emanaldiaren aurreko bidaia kosmiko honetan.

Naiara Barrado_01.JPG