Webgunearen erabilera baldintzak
Esparrua, xedea eta irismena
Xedapen hauek (aurrerantzean, «ERABILERA BALDINTZAK»), DIPCk http://dipc.ehu.eus domeinuaren bitartez (aurrerantzean, «WEBGUNEA») Interneteko erabiltzaileen esku (aurrerantzean, «ERABILTZAILEAK») jarritako web-orri zerbitzua kontsultatzeko eta erabiltzeko baldintzak arautzen dituzte.
Aurretik esandakoari kalterik egin gabe, DIPCk WEBGUNEAren bidez ERABILTZAILEAREN esku jartzen dituen eduki jakin batzuk kontsultatzeko eta zerbitzu batzuk erabiltzeko, baliteke baldintza berezi batzuk bete behar izatea (aurrerantzean, «BALDINTZA BEREZIAK»). Kasuan kasu, baldintza horiek erabilera baldintza hauek ordezkatu, osatu eta/edo aldatuko dituzte, eta kontraesanik izanez gero, baldintza bereziak gailenduko zaizkie baldintza hauei. BALDINTZA BEREZI horiek WEBGUNEAN bertan kontsultatu ahal izango dituzte ERABILTZAILEEK.
Ondorioz, aipatutako edukiak kontsultatu eta/edo zerbitzuak erabili baino lehen, ERABILTZAILEAK arretaz irakurri beharko ditu, eta kasuan kasu, aipatutako edukia kontsultatu eta/edo zerbitzua erabiltzerakoan, hori arautzen duten BALDINTZA BEREZIEN bertsio argitaratua onartu.
DIPCk edukiak, ERABILERA BALDINTZA hauek, kasuan kasu, BALDINTZA BEREZIAK, eta oro har, WEBGUNEAREN diseinua eta konfigurazioa osatzen duten elementuak edozein unetan aldatu edo eguneratzeko ahalmena izango du, aurretiazko jakinarazpenik egin behar izan gabe, betiere honako mugen barruan: (i) Sektore Publikoko Kontratuen Legea 9/2011, azaroaren 8koa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora egiten duena, WEBGUNEKO «Kontratatzailearen Profila» Atalean jasotako edukiekin lotuta finkatutakoak eta (ii) lege horri jarraiki DIPCk, kasuan kasu, WEBGUNEAN jendearentzat kontsultagarri eduki behar dituen edukien gardentasunaren inguruko legedia aplikagarriarekin lotutakoak.
WEBGUNEAREN azken eguneratzean argitaratutako sarbide eta/edo erabilera baldintzak bete beharko dira, eta bisitaldi bakoitzean, une horretan WEBGUNEAN argitaratuta daudenak izango dira aplikagarriak.
ERABILTZAILEAK, WEBGUNEAN sartzean, webgunearen erabilera-erregimena arautzen duten ERABILERA BALDINTZA hauek onartu eta baimenduko ditu, berariaz eta eragozpenik gabe, eta onarpen horrek izenpetutako idatzizko edozein kontraturen baliozkotasun eta eraginkortasun berberak izango ditu. ERABILTZAILEAK ez baditu ERABILERA BALDINTZA hauek osorik onartzen, ez du WEBGUNERA sartzeko baimenik izango.
ERABILTZAILEren erregistroa eta pasahitza
WEBGUNEA erabiltzeko DIPCk horren bidez eskura jarritako eduki eta/edo zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea izateko (Eremu pribatua) ERABILTZAILE gisa erregistratu beharra dagoen kasuetan, erabiltzailea horretarako informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen erantzulea izango da.
Aipatutako erregistroa DIPCk unean-unean finkatuta daukan moduan gauzatuko da eta erregistro horren bidez ERABILTZAILEARI (i) «log» identifikatzaile bat eta (ii) pasahitz bat emango zaizkio, saioa edozein unetan hasi ahal izateko, WEBGUNEAREN erabiltzaile erregistratu gisa.
ERABILTZAILEAK esleitzen zaizkion identifikatzailea eta pasahitza modu egokian erabili beharko ditu, horiek zaintzearen eta isilpean gordetzearen erantzulea izango da eta hirugarrenei ez uzteko –ez aldi baterako ez betiko– konpromisoa hartuko du, baita bestelako pertsonei sarbidea ez ahalbidetzekoa ere.
Norbaitek identifikatzailea eta pasahitza lapurtu edo baimenik gabe eskuratzen badu, edo galtzen badu, ERABILTZAILEAK berehala DIPCri jakinarazi beharko dio, azken hauek baliogabetu ditzaten. DIPC ez dira inola ere baimendu gabeko hirugarrenek ERABILTZAILEAREN identifikatzailea eta pasahitza erabiliz egindako ekintzen erantzulea izango, ERABILTZAILEAK aipatutako jakinarazpena egiten ez dieten
bitartean.
WEBGUNEAREN sarbide eta ERABILTZAILEArekin lotutako baldintza ekonomikoak
BALDINTZA BEREZIETAN besterik adierazi ezean, WEBGUNERAKO eta bertako edukietarako sarbidea doakoa da, ERABILTZAILEAK bere hornitzailearekin kontratatuta daukan telekomunikazio sarerako konexioaren kostua izan ezik.
Jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideak
WEBGUNEAREN gaineko Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren eskubide guztiak legez erreserbatuta daude eta ERABILTZAILEAK sarbidea izateak ez du esan nahi, inola ere, DIPCren eta/edo edozein hirugarrenen titularitatekoak edo jabetzakoak diren aktiboen erabilera-lizentziarik edo eskubiderik ematen zaionik. Eskubide erreserba hau (i) bai kanpoko itxurari (look and feel) eta WEBGUNEAREN nabigazioaren kode, diseinu eta egiturari (ii) bai WEBGUNEAN dauden eta zabaldu daitezkeen edozein formatutako edukiei dagozkie (adib., dibulgaziozko artikuluak, lan zientifikoak, argazki esperimentalak, etab.).
WEBGUNEAN izen komertzialen, marken, logotipoen edo bestelako ikur bereizgarrien erreferentziak barne hartzen badira, dela DIPCren titularitatekoak dela hirugarrenenak, debekatuta egongo da horiek erabiltzea DIPCren berariazko baimenik edo legezko
titularraren baimena eduki ezean.
WEBGUNEAN jasotako informazioa berregitea, kopiatzea, zabaltzea, aldatzea, jendearen eskura jartzea eta antzeko beste edozein jarduera egitea debekatuta dago, baita bertan jasotako materialen diseinu, hautapen eta aurkezteko moduarekin lotuta aipatutako jarduerak egitea ere, helburua eta egiteko modua edozein izanda ere, horretarako DIPCren baimenik eduki ezean.
Ondorioz, BALDINTZA BEREZIETAN bestelakorik adierazi ezean, ERABILTZAILEAK WEBGUNEAREN bitartez bere esku jarri diren edukiak eta zerbitzuak modu pertsonalean eta pribatuan bakarrik ikusi eta erabili ahal izango ditu, betiere aipatutako eduki eta/edo zerbitzuekin jarduera komertzial edo profesionalik egiteko helbururik gabe.
Halaber, WEBGUNEAK funtzionatzeko, sarbidea izateko eta erabili ahal izateko beharrezkoak diren ordenagailu programak deskonpilatzea, desmuntatzea, atzeranzko ingeniaritza egitea, azpilizentziak ematea edo edozein modutara transmititzea, itzultzea edo lan eratorriak egitea debekatuta dago. ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN instalatutako edozein babes gailu edo segurtasun sistema ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatzeari uko egin beharko dio.
Erantzukizunak eta bermeak
WEBGUNEA erabiltzen duenak bere erantzukizunpean egiten du. WEBGUNERA sartzean, ERABILTZAILEAK hitz ematen du (i) ez duela DIPCren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen ezer egingo, ezta WEBGUNEA kaltetu, ezgaitu edo gainkargatu dezakeen ezer ere eta (ii) Legeekin eta trafiko erabilerekin guztiz bat datorren modu batean erabiliko duela.
Beraz, ERABILTZAILEAK DIPCren, eta/edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori urratzearen ondorioz kalte-galerak sortzen badira.
DIPCk WEBGUNEAK behar bezala funtzionatzeko eta birusak eta osagai kaltegarriak hautemateko egokitzat jotzen dituen segurtasun neurriak ezartzen ditu. Hala eta guztiz ere, ERABILTZAILEAK jakin behar du Interneten sistema informatikoen segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta horrenbestez, DIPCk ezin dutela bermatu (i) WEBGUNEAN jasotako edukiak eta zerbitzuak edozein unetan eskuratu ahal izatea, (ii) aipatutako edukietan akatsik ez egotea, ezta gertatzen den edozein akats konponduko dutela ere, (iii) birusik edo ERABILTZAILEAREN sistema informatikoak (softwarea eta hardwarea) edo dokumentu elektronikoak eta dokumentu horietan barne hartutako fitxategiak alteratu ditzakeen elementu kaltegarririk izango ez denik, (iv) ezta ezarritako segurtasun neurriak gaindiezinak direnik ere.
Era berean, DIPCk zerbitzua, partzialki edo osoki, aldi baterako edo behin betiko eteteko eskubidea dauka, aldaketa teknikoen edo matxuren aurrean, aldez aurretik jakinarazita, posible bada, WEBGUNEAREN edo horretara zuzendutako beste edozein baliabideren bidez, betiere honako mugen barruan: (i) Sektore Publikoko Kontratuen Legea 9/2011, azaroaren 8koa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora egiten duena, WEBGUNEKO «Kontratatzailearen Profila» Atalean jasotako edukiekin lotuta finkatutakoak eta (ii) lege horri jarraiki DIPCk, kasuan kasu, WEBGUNEAN jendearentzat kontsultagarri eduki behar dituen edukien gardentasunaren inguruko legedia aplikagarriarekin lotutakoak.