Pribatasun politika. Datu pertsonalen babesa.
Pribatutasun Politika hau irakurrita, Erabiltzaileari jakinarazten zaio Donostia International Physics Center Fundazioak (aurrerantzean, DIPC) nola tratatzen eta babesten dituen https://dipc.ehu.eus webgunearen bidez erabiltzaileak eman dituen datu pertsonalak, bai eta DIPCk horretarako ezarritako beste edozein formulario edo kanalen bidez emandakoak ere.
2023ko irailaren 27an eguneratua
Tratamenduaren arduraduna
Sozietatearen izena: Donostia International Physics Center Fundazioa (aurrerantzean, DIPC).
IFK: G-20662292
Posta helbidea: Manuel Lardizabal pasealekua 4, 20018 Donostia.
Telefono zk.: 943 01 82 29
E-posta: data-protection@dipc.org
Datuen jatorria eta kategoria
Tratatzen ditugun datu pertsonalak zuregandik eskuratuak dira zuzenean.
Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak baldin badira, ziurtatzen duzu hirugarren horri Pribatutasun Politika jakinarazi diozula, eta haren baimena jaso duzula datu horiek DIPCri emateko, hurrengo atalean adieraziko diren helburuetarako.
Horrez gain, jakinarazten dizugu zure sare sozialetako datuak balia ditzakegula DIPCk sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez, betiere sare sozial bakoitzean zehaztutako baldintzetan.
Honako datu kategoria hauek tratatuko ditugu:
- Harremanetarako datu identifikatzaileak (adibidez, izena, abizenak, NAN zenbakia, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa…).
- Identifikazio kodeak edo gakoak.
- Datu ekonomikoak (enplegatuen eta hornitzaileen kasuan).
- Interneteko nabigazio datuak (adibidez, IP helbidea, webguneetako bisitak, wifi sareetara egindako konexioak…).
- Ezaugarri pertsonalei, prestakuntzari, enpleguari eta abarri buruzko datuak (zure borondatez parte hartu duzun DIPCren enplegu eskaeren edo eskaintzen eta/edo hautaketa prozesuen kasuan).
Bereziki babestutako datuak ez ditugu tratatuko.
Helburuak
DIPCk datu pertsonalak tratatzeko egiten duen jarduera bakoitzak bere helburuak ditu. Hona hemen DIPCk egiten duen jardueren tratamenduaren helburuak zein diren:
- Langileekiko lan harremana kudeatzea.
- Hornitzaileekiko harreman komertziala kudeatzea.
- Jarduerak kudeatzea (bisitak, kongresuak, argitalpenak, mintegiak, ikastaroak...). Herritarrei zuzendutako dibulgazio zientifikoko programaren etorkizuneko jardueren berri ematea.
- Enpresan lanpostu bat lortzeko hautagaiekiko harremana kudeatzea. Lanpostua betetzeko egokiak diren baloratzea eta lan aukerak jakinaraztea.
- Kalkulu zentroari zerbitzuak eskatzen dizkioten pertsonen kudeaketa.
- Pertsonen eta ondasunen segurtasuna.
Era berean, DIPCk bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu bere webgunean, funtzionamendua hobetzeko, bistaratzeko eta estatistikak jasotzeko. Cookieen erabilera onartu, baztertu edo konfiguratu dezakezu, eta informazio gehiago lortu dezakezu Cookie Politikarako ondoko estekan.
Legitimazioa
Helburuaren arabera, DIPCk datu pertsonalak tratatzeko egiten dituen jardueren oinarri legitimatzailea honako hauetako edozein izan daiteke:
- Erabiltzaileak emandako baimena. Baimen hori edozein unetan ezezta daiteke, baina ezeztatze horrek ez du eraginik izango aurretik egindako tratamenduen zilegitasunean.
- Kontratu harremana edo kontratu aurrekoa izatea, kontratu harremanak gauzatzeko erabiltzaileak eskatutako kontratu aurreko neurriak aplikatzeko tratamendua beharrezkoa den kasuetan.
- Legezko betebehar bat betetzea.
Datuak gordetzea
Datuak gordetzeko epeak edo irizpideak:
Emandako datu pertsonalak politika honetan deskribatutako helburuak betetzeko behar den denboran gordeko ditugu, hori baino lehen ez baduzu tratamendurako baimena ezeztatu edo datuak ezabatzeko eskatu, bai eta DIPCk legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denboran ere.
Curriculumetan dauden datu pertsonalen kasuan, jaso eta bi urteko epean gordeko ditugu.
Hartzaileak
Tratamenduak irauten duen bitartean, DIPCk ez dizkio zure datuak inori lagako, legezko betebeharra dagoenean izan ezik, hurrengo paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe. Horren harira, berariazko baimena eskatuko zaizu zure datuak beste edozein erakunderi lagatzeko.
Zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzte aholkularitzako, mantentze informatikoko, marketineko, prestakuntzako edo auditoretzako zerbitzuren bat ematen diguten enpresek, tratamenduaren arduradun gisa. Erakunde horiek Europar Batasunean (EB) eta Estatu Batuetan (AEB) daude, eta zerbitzu horiek gauzatzeko behar den informazio pertsonala baino ez dute eskura izango. "Datuak eskuratzeko kontratua" izeneko kontratuaren bidez eskatzen zaie konfidentzialtasuna gordetzeko, informazioa ezin dutela beste helburu batzuetarako erabili eta informazioaren osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko neurriak hartu behar dituztela jakinarazteko.
Estatu Batuetako hornitzaileak "EU-US Data Privacy Framework" hitzarmenari atxikita daude. Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko hitzarmena da hori, herrialde horien artean datu pertsonalak transferitzeko.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko (EZEA) eskubideak erabil ditzakezu, data-protection@dipc.org helbide elektronikoaren bidez edo posta arruntaren bidez, helbide honetan: Manuel Lardizabal pasealekua 4, 20018 Donostia, DBLOn ezarritako baldintzetan.
Gainera, eskubidea duzu datuak Interneten ahazteko, beste tratamendu arduradun bati emateko eta tratamendua mugatzeko.
Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez datuen babesaren arloko legeria urratu dela uste baduzu.
Segurtasun neurriak
DIPCk konpromisoa hartzen du konfidentzialtasun osoz eta sekretu betebeharra betez tratatzeko erabiltzailearen datu pertsonalak, datuak babesteko araudian ezartzen denarekin bat. Horretarako, behar diren segurtasun neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dituzte zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanik.