Estekak
ESTEKATUTAKO GUNEAK
WEBGUNEAREN bidez, DIPCk ERABILTZAILEARI hirugarrenen jabetzako eta/edo hirugarrenek kudeatutako Interneteko beste gune edo atari batzuetara (aurrerantzean, «GUNE ESTEKATUAK») bideratuko dituzten estekak egiteko gailu teknikoak (adibidez, botoiak, lotura eta bannerrak) eskaintzen dizkio.
ERABILTZAILEAK kontuan hartu behar du estekak egiteko gailu horiek erabiliz WEBGUNETIK ESTEKATUTAKO GUNEETARA sartuz gero ERABILERA BALDINTZA HAUEK aplikagarri izateari utziko diotela.
DIPCk ez dituzte ESTEKATUTAKO GUNEETAN jasotako eduki eta zerbitzuak ez ezagutzen ez kontrolatzen eta WEBGUNEAREN bitartez horietarako sarbidea emateak ez du inola ere esan nahi (i) DIPCk ESTEKATUTAKO GUNEETAN barne hartutako eduki eta zerbitzuak aholkatu edo onartzen dituenik DIPCren eta ESTEKATUTAKO GUNEAREN arduradunaren arteko harreman, elkarlan edo dependentziarik dagoenik.
Ondorioz, DIPCk ez dute ESTEKATUTAKO GUNEEN gaineko inolako erantzukizunik hartzen bere gain, eta beraz, ez da ez haien funtzionamenduaren, ez horiek barne hartzen dituzten eduki eta zerbitzuen ezta ESTEKATUTAKO GUNE horietan barne hartutako esteken gaineko inolako erantzukizunik hartzen bere gain.
ERABILTZAILEAK ESTEKATUTAKO GUNE bateko edukiak, zerbitzuak edo bestelako edozein jarduera legez kanpokoak edo desegokiak direla jakinez gero, DIPCri berehala jakinarazi beharko die, kasuan kasu, egokitzat jotzen dituen neurriak har ditzan.
HIPERESTEKAK
Beste gune edo web-orri batzuetan hipertestuetarako loturak (hiperestekak) egitea baimentzen da, http://dipc.ehu.eus webgunearen hasierako orrira zuzenduta baldin badaude, edo kasuan kasu, WEBGUNEAREN barruko beste edozein orrira (deep link), eta orri horiek leiho oso batean agertzen baldin badira, dagozkien URL helbideekin, WEBGUNERAKO hiperesteka jartzearen ondoriozko edozein erantzukizun bere gain hartuta.
Hiperesteka agertzen den webgune edo web-orrian ezingo da inola ere adierazi DIPCk hiperesteka hori jartzeko baimena eman duenik, DIPCk idatzizko berariazko baimenik eman ez badu.
Bere webgunean edo web-orrian hiperesteka jarri duen hirugarrenak DIPCren marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa edo DIPCren titulartasunekoa eta/edo WEBGUNEAREN ingurukoa den beste edozein elementu identifikatibo barne hartu nahi baldin badu, horretarako DIPCren aldez aurretiko baimena beharko du, berariazkoa eta idatzizkoa.
Aurretik esandako guztiari kalterik egin gabe, http://dipc.ehu.eus webguneko web-orri bat DIPCkoa ez den beste webgune bateko leihoan framing teknikaren bidez agertzea erabat debekatuta dago, DIPCren berariazko baimena izan ezean.
Halaber, http://dipc.ehu.eus webgunearen bidez zabaldutako edozein eduki WEBGUNEKOA ez den beste webgune edo web-orri batean in line linking teknikaren bidez agertzea ere guztiz debekatuta dago, DIPCren berariazko baimena eduki ezean.
El establecimiento de un hipervínculo conforme a las antedichas condiciones no implicará, en ningún caso, la Hiperesteka bat aurretik esandako baldintzak betez jartzeak ez du inola ere esan nahi DIPCren eta hiperesteka agertzen den webgunearen edo web-orriaren jabearen artean harremanik dagoenik, ezta DIPCk bere edukiak eta/edo zerbitzuak onartu edo ontzat ematen dituztenik ere.
Edozein kasutan, DIPCk WEBGUNERAKO edozein hiperesteka edozein unetan debekatzeko edo baliogabe uzteko eskubidea izango du, bereziki hiperesteka agertzen den webguneko edo web-orriko jarduera eta/edo edukiak legez kanpokoak baldin badira.