Einsteinek esan zuen ...

 Testuak: Antonio Moreno González doktorea

"Lehen pentsatzen zen gauza material guztiak unibertsitatetik desagertzen baziren denbora eta espazioa geratu egingo zirela. Nire erlatibitatearen teoria berriaren arabera, espazio eta denbora gainerako gauza materialekin batera desagertuko dira"

"Fisika ez den beste gauza batetaz hitz egiten ari al zara?", aurpegiratu zion Einsteini kazetari batek prentsaurreko batean. Eta Einsteinek honakoa erantzun zion: "Bai, baina ez zurekin".

"Gorespen gutxiago jaso nahi ditugu eta, aldiz, ahaleginez irakur gaitzaten". Einsteinek berea egiten zuen "poeta" bati esleitzen zion esaldi hori Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiaren aurreko bere hitzaldian 1923an, bere Espainiako bisitan zehar.

"Jar ezazu zure eskua berogailu bero baten gainean minutu batez eta ordubete irudituko zaizu. Eser zaitez emakume eder baten ondoan ordubetez eta minutu bat irudituko zaizu. Hori da erlatibitatea!".

"Nire bizitzaren aurreko jarrerari buruz galdetzen didazu. Nahiago dut eman jaso baino, edozein egoeratan; ez diot nire pertsonari garrantzirik ematen, ez eta aberastasunak pilatzeari ere; ez nahiz nire ahultasunez lotsatzen, ez eta nire akatsez ere eta berez gauzak umorez eta berdintasunez hartzen ditut. Ni bezalako pertsona asko daude eta ez dut inola ere ulertzen ni idolo moduko bat bihurtu izana. Zalantzarik gabe, elur-jausi baten misterioa bezain ulertezina da, hauts ale bakar bat nahikoa baita hori sorrarazteko, eta bide oso jakina hartzen du".

"Matematikako legeek errealitateari erreferentzia egiten diotenean, ez dira egia, eta egia direnean, ez diote errealitateari erreferentzia egiten".

ae_academia

Madrileko Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Natur Zientzien Errege Akademia, 1923