Berlingo urteak
Testuak: Antonio Moreno González doktorea
Pragako unibertsitatean fisika teorikoko katedra batean epe laburrez egon ondoren, Zurichera itzuli zen bere miretsitako Eskola Politeknikoko irakasle elkartu izendatu zutelako. Pragan komunitate judutarrean integratu zen, bere begiz ikusiz pertsona horien arazoak eta orduan hasi zen kausa sionistaren defentsan. Denbora gutxiz gozatu zuen Politeknikoko egonaldiaz; 1913an Planck eta Nernstek Zurichen bisitatu zuten Zientzietako Akademia Prusiarrean leku hobe bat proposatzeko: Kaiser Wilhelm Institute for Physicsaren berehalako zuzendaritza eta Berlingo Unibertsitateko irakasle postua irakasteko derrigortasunik gabe. Eskaintza oso tentagarria zen, batez ere hainbeste gorrotatzen zuen eskolen ordutegi-zorroztasunetik aske geratzen zelako, soldata ona zelako eta gainera jende askoko geletaz ez zuelako arduratu behar.
1905. urte emankorraren ondoren, erlatibotasunaren teoriaren orokortasuna hasia zuen, sistema inertzialetara, sistema ez inertzialetara mugatua. Nahiz eta bere aurreko lan arrakastatsuetan Plancken argiaren teoria kuantikoari buruzko iragarpenak izan zituen efektu fotoelektrikoa azaltzeko eta Lorentzen lanen inspirazioa erlatibotasunaren teoria berezirako, orain berria zen eta aurrekaririk ez zuen egoera baten aurrean zegoen. Bakardadean, benetan bere karrera guztia izan zen moduan, 1907an azkenean erlatibotasun orokorraren teoria izango zenaren eta Annalen der Physik aldizkarian argitaratuko zenaren saiakerak hasi zituen.
Lan gogorrak bere osasuna ahuldu zuen; gibeleko gaixotasun bat harrapatu zeun eta sabeleko ultzera diagnostikatu zioten eta oinaze horiek arintzen zizkion bere lehengusina zen eta Milevarengandik dibortziatu ondoren 1919an berarekin ezkondu zen Elsa Loewentahlen zaintzak. Urte hartan bertan baieztatu ziren eremu grabitatorio intentsutik pasatzerakoan argia desbideratzen denaren iragarpenak. Pozez beteta jakinarazi zion bere amari -"berri onak ditut gaur!"-, orduan ospitale batean gaixo zegoen eta hurrengo urtean Einsteinen etxean Berlinen hil zenari. Berria zientzia-gizarteetara iritsi zen, unibertsitateetan komentatu zen eta nazioarteko prentsara jauzi egin zuen. Einstein, nahi ez zuen arren, ezinbestean ezaguna egin zen.
Baina ospe publikoak edo bere zientzia-ekarpenak ez ziren jazartua eta arbuiatua izateko oztopo izan, bai eta bere kide batzuk ere, judutarra izateagatik. Sionismoarekin lerrokatua, antimilitarista eta, batez ere, moralki zuzena zen pertsona, ez zen Einsteinen buruari prezioa jartzera iritsi ziren Adolf Hitler eta bere jarraitzaileek bultzaturiko nazismoaren eta antisemitismoaren jazarpenaren mende erori. Prezioa 5.000 dolarrekoa zen. Egoerak nazkatuta Europa utzi zuen, betirako. 1933ko urriaren 7an Southamptonen (Ingalaterra) Westernland transatlantikoan ontziratu zen New Yorkerantz, Elsa bere emaztea, Helen Dukas bere idazkaria eta orduan bere laguntzaile zen Walther Mayer lagun zituela. Egun batzuk lehenago Londresko Royal Albert Hallean "Zientzia eta Askatasunari" buruzko hitzaldi bat eman zuen, Einstein ere tartean zen Alemaniako errefuxiatuentzako milioi bat libera lortuz.
Azken argazkia Berlinen, 1932ko abenduaren 1ean, ibiltari batek egina