Bidaiak, ohore eta sariak
Testuak: Antonio Moreno González doktorea
Nahiz eta independentea izan eta gizartearen ohiturak gorrotatu, ordura arte zientzialari batentzat ezohikoa zen aintzatespen zientifiko eta publikoa lortu zuen. Mota desberdinetako edozein gertaera publikotan parte hartzeko eskatzen zioten; bere izena eta irudia munduko edozein izkinara iritsi ziren. Baina, batez ere, azpimarratu behar da zientzialarien artean errespetatu egiten zutela eta bere iritziak arretaz entzuten zituztela. Bere kongresu eta bileretako presentzia ardura eta miresmenez itxaroten zuen aurkari kuantikorik tematiena zen Bohrek gogoratzen duen moduan 1927ko Solvayko Kongresuaren inguruan. "Solvay bileretan, Einsteinena izan zen hasieratik irudirik ospetsuenetariko bat, eta gutariko batzuk Kongresura azken aurrerapenen (teoria kuantikoari egiten dio erreferentzia) aurreko bere erreakzioak ezagutzeko irrikaz iritsi ginen". 1911n Einsteinek jada "Erradiazioaren teoria eta kuantuak" gaiari buruzkoa izan zen Solvayko lehen kongresurako deitu ziren hogeiren bat fisikariren artean egoteko pribilegioa izan zuen.
1909an bere lehen honoris causa doktoregoa jaso zuen Genevako Unibertsitatean, eta horren atzetik beste asko etorri ziren, horien artean Madrilgo Unibertsitate Zentralekoa eta bere garaiko unibertsitaterik ospetsuenetakoak, batez ere beti berekin eramango zuen ospea lortu zuen 1919az geroztik.
1921ean lehen aldiz Estatu Batuetara joan zen, Chaim Weizmann lider sionistarekin batera Jerusalengo Unibertsitate Hebrearra sortzeko fondoak biltzeko helburuarekin. Bisitatu zituen beste leku batzuk Japonia, Txina, Hegoamerika, Palestina izan ziren, Europako herrialdeetatik maiz egin ohi zituen ibilbideez gain. Bidaien helburua izan zen bere zientziako teoriak hedatu eta eztabaidatzea, bere presentzia ospetsuarekin goratutako ekintza eta ospakizunetara joatea eta judutarren kausa laguntzea bere lurralde nazional baten bilaketan. 1952an, Weizmann hil zenean, Israelgo Estatuko lehendakari izatea eskaini zitzaion eta eskaintza eskertu zuen baina errespetuz ukatu zuen honakoa adieraziz: "Badakit naturari buruzko zerbait, baina ia ez dakit ezer gizakiei buruz". Bide batez proposamena iritsarazi zion Israelgo Estatu Batuetako enbaxadoreari eskatu zion ahal zuen guztia egin zezan "kazetariek nire etxean egiten duten setioa altxatzeko".
Einsteinek 1920ko hamarkadan zehar egindako ibilbideen artean, 1922ko martxoaren 28tik apirilaren 10erako Parisko egonaldia berezia izan zen. Erlatibitatearen teoria, alde guztietan bere zientzia-ekarpenik erakargarri eta probokatzaileena izan zena, Frantzian laster zabaldu zen baina zientzialari frantses gehienak zerbait iragankorra, bitxia ez bazen, izango zela iruditzen zitzaien teoriak arduratuta egotearen berezitasunarekin, beraientzako zientziaren legeak puntu gorenera iritsi zirelako eta zientziaren ikuskera konptiarraren arabera behin betiko armatzeko azken ukitu bat bakarrik falta zitzaiola. Paul Langevin (1872-1946), hainbesteko ezjakintasuna murrizteko, Einstein Frantziako Eskolara 1914an eramaten saiatu zen saiakera zapuztu zuen zoritxarrezko Lehen Mundu Gerraren lehertzearekin batera.
Erlatibotasun orokorraren teoria 1919an berresteak Einstein mundu guztian famatu egin zuen, bereziki Ingalaterran; aldiz, Frantzian halako berri garrantzitsuaren ia berririk ez zen egon, baina Frantziako zientzialarien atean eztabaidak eragin zituen prentsan berriak eta artikuluak azaltzea eraginez. Giro berotua aprobetxatuz, Langevinek lortu zuen Einstein Parisa eramatea, animuak oraindik gehiago berotuz, Frantziaren eta Alemaniaren arteko harreman tirabiratsuak izugarri handitu ziren gerraren garapen eta amaieraren ondorioz. Einsteinen presentzia Frantzian begi onez ikusten zutenentzako, hori Suitzako jakitun bezala aurkezten zen; mesfidatientzat, "aberriko sentimendu oso errespetagarriak" mindu ahal izango lituzkeen alemaniar bat besterik ez zen. Teoriaren konplexutasunetik, "guztientzako idolo ulertezinaren miresmena" piztu zuen pertsonaia paradoxikotik eta zientzialarien arteko bereizketak publikoki agerian utzi zuen zientzia berrikuspen eta aldaketen mende dagoela bildu zuten prentsak, Unibertsitateak, zientzia-erakundeek, hizketaldiek eta kaleko jendeak, fenomenoa aztertu zutenen iritziz "bikaina, baina iragankorra" izan zen ondoriozko eztabaidarekin.
Frantziatik pasa eta hilabete batzuk beranduago, 1922ko azaroaren 10ean bere Asiako biran zehar jakinarazi zioten 1921eko Nobel saria eman ziotela "Fisika Teorikoari egin zizkion ekarpenengatik eta bereziki efektu fotoelektrikoaren legea aurkitzeagatik", beste zortzi aldiz izan zen hautagaia. Saria bere izenean Alemaniako Suediako enbaxadoreak jaso zuen. Einsteinek zegokion irakurketa egin zuen Naturalista Norvegiarren Asanbladaren aurrean Gothenburgen 1923ko uztailean "Erlatibitatearen teoriaren oinarrizko ideia eta arazoen" inguruan, berak uste baitzuen horregatik merezi zuela gehien saria. Zuzkidura, 32.500 dolar, Milevari iritsarazi zion hain sari garrantzitsua egunen batean jasoko zuenaz ziur zegoelako dibortzioko klausuletan sinaturiko akordioa betez. Diru hura hiru etxe erosteko erabili zuen eta horien errentetatik bizirauten zuen Milevak eta bere seme Eduarden tratamendu psikiatrikoaren gastu altuei aurre egin ahal izan zien.
Princetonen bizi izan zen 22 urteetan zehar, 1955ean hil zen arte, ez zuen Estatu Batuetatik kanpora bidaiatu eta ez zuen aipatzeko moduko saririk ere jaso. Azkenean, bizitza lasaia, beti nahi izan zuen moduan, ikerketari, munduko bakea errebindikatzeari, musikari eta nabigazioari eskainia, bere indarrek ahalbidetu zioten bitartean. Inguru hartan bizi zirenen artean beste bat, bizilagunek miretsia eta maitatua, beti irakasle deitzen zutena.
5. Solvay biltzarra, 1927
Parisa iristean, 1922