Kronologia
Testuak: Antonio Moreno González doktorea
Albert Einsteinen bizitza pertsonal, profesional eta sozial bizi eta desberdina kontuan izanik, bere bizitzaren kronologia ezin da efemeride garrantzitsu gutxi batzuen aipamenera murriztu, bere ospe eta garrantziagatik egin zuen eta gertatu zitzaion guztia esanguratsua izan zelako. Hala eta guztiz ere, momentu gakoen ezinbesteko oroigarri gisa, begirada batean gertakari horien berri ematen duen kronologia biltzen dugu:
1879
|
Martxoaren 14an jaio zen Ulmen, Alemania
|
1880
|
Bere familiarekin Munichera joan zen
|
1885-88
|
Eskola katoliko batean ikasi zuen
|
1889-94
|
Gaur egun Albert Einstein Institutua den Luitpold Institutuko ikaslea
|
1894
|
Bere familia Milana joan zen. Institutua utzi zuen ikasketak amaitu gabe eta Paviara joan zen, bere familia bizi zen lekura
|
1895-96
|
Aarauko (Suitza) eskola kantonalean ikasi zuen
|
1896
|
Nazionalitate alemaniarrari uko egin zion. Zuricheko Eskola Politeknikoan sartu zen eta bertan amaitu zituen ikasketak 1900. urtean |
1901
|
Nazionalitate suitzarra lortu zuen
|
1902
|
Bernako Patenteen Bulego Suitzarrean lana lortu zuen
|
1903
|
Mileva Maricekin ezkondu zen
|
1904
|
Bere Hans Albert semea jaio zen
|
1905
|
Annus mirabilis . Zuricheko Unibertsitatean doktoratu zen
|
1909
|
Patenteen Bulegoko postuari uko egin zion. Zuricheko Unibertsitatean fisika teorikoko irakasle elkartuko postua lortu zuen
|
1910
|
Bere seme Eduard jaio zen
|
1911-12
|
Pragako Unibertsitatean fisika teorikoko irakasle
|
1912-14
|
Fisika teorikoko irakasle Zuricheko Institutu Teknologiko Federalean (aurrez Eskola Politeknikoa)
|
1914
|
Berlingo Unibertsitateko irakasle eta Zientzietako Akademia Prusiarreko kide. Mileva eta bere semeak Zurichen geratu ziren |
1915
|
Erlatibitatearen teoria orokorrari buruzko argitalpenak hasi zituen |
1917
|
Berlingo Fisikako Kaiser Wilhelm Instituteko zuzendari
|
1917-20
|
Bere osasunak okerrera egin zuen. Bere lehengusina Elsa Loewenthal arduratzen da beretaz |
1919
|
Milevataz dibortziatu eta Elsarekin ezkontzen da. Einsteinen argi-izpien desbiderapenari buruzko iragarpenak baieztatzen dituen eguzki-eklipsea. Munduko osperako ohi ez bezalako jauzia |
1921
|
Lehen aldiz joan zen Estatu Batuetara Chaim Weizmannekin
|
1922
|
1921. urteari zegokion Fisikako Nobel saria eman zioten. Eremu bateratuaren teoriari buruzko bere lehen lana argitaratu zuen. Nazioen Ligako Lankidetza Intelektualari buruzko Batzordeko kide. Europa, Asia, Ekialde Ertaina, Hegoamerika eta Estatu Batuetatik bira hasi zuen
|
1927
|
Niels Bohrekin mekanika kuantikoari buruzko lehen eztabaidak |
1928
|
Bihotzeko gaixotasun bat diagnostikatu zioten
|
1932
|
Austrian jaio zen Hitlerri nazionalitate alemaniarra eman zioten. Alemaniako boterea lortu zuen eta antisemitismo nazia gogortu zen |
1933
|
Einstein eta bere familia Princetonen (Estatu Batuak) erbesteratu ziren |
1936
|
Elsa hil egin zen
|
1939
|
Bigarren Mundu Gerra hasi zen. Roosevelt lehendakariarentzako gutuna sinatu zuen munduarentzat Alemaniak bonba atomiko bat fabrikatzea izango litzatekeen arriskuaz ohartaraziz |
1940
|
Nazionalitate amerikarra lortu zuen
|
1944
|
1905eko erlatibitate bereziari buruzko teoriaren eskuizkribua berriz idatzi zuen eta sei milioi dolarrengatik saldu zen enkantean gerrako kausa aliatua laguntzeko. |
1945
|
Bonba atomiko bana jaurti ziren Hiroshima eta Nagasakin.
|
1946
|
Zientzialari Atomikoen Larrialdiko Batzordeko Lehendakari izan zen. Armamentismoaren aurkako eta Munduko Gobernu baten aldeko kanpainarekin jarraitu zuen |
1947
|
Mileva Maric Zurichen hil zen
|
1950
|
Otto Nathan eta Helen Dukas izendatu zituen testamentu-betearazle |
1952
|
Israelgo Estatuko lehendakaritza eskaini zioten baina ez zuen onartu |
1955
|
Bertrand Russellekin batera mehatxu nuklearraren aurkako manifestu bat idatzi zuen. Apirilaren 18an Princetongo ospitalean hil zen sabeleko aortan aneurisma bat apurtu izanaren ondorioz. Erraustu egin zuten, eta Delaware ibaira bota zituzten errautsak |
Gurasoak, Hermann Einstein (1847 - 1902) eta Pauline Koch (1858 - 1920)
Zuricheko Eskola Politekniko Federala, "munduko txoko zoragarria"
New Yorkeko komunitate juduaren harrera , 1921
Elsarekin
Herritar amerikarra, Helen Dukas (1896 - 1982) eta Margot Einsteinekin (1899 - 1986), 1940
Azken urteetan