JAE
Madrileko Altos del Hipódromo eremuan dauden institutuak, 1907an sortu zen Junta para Ampliación de Estudios e Investigaciones Científicas delakoaren mende daudenak. Hipodromoa (goian, ezkerrean). Natur Zientzien Museoa eta Industria Ingeniarien Eskola (behean, ezkerrean), Serrano kalea (behean, eskuinean) eta Colonia Residencia (argazkiaren goialdean, erdian). Residencia de Estudiantes (ezkerrean), Fisika eta Kimikako Institutu Nazionala (erdian) eta Instituto-Escuela (Colonia Residencia eraikinaren eta Fisika eta Kimikako Institutuaren artean) eraikinen mugak dira. Residencia-ko batzar-aretoa eta liburutegia izango dituen eraikina ikus daiteke eraikitze-lanetan, Serrano kalearen mugan. Fisika eta Kimikako Institutu Nazionalaren eta Residencia-ren artean gelditzen den leku zabala Residencia-ren kiroletarako jokalekua da. Horrez gain, logela-pabilioi berria ere eraikiko dute hor, Fisika eta Kimikako Institutuaren paralelo orientatuta.