"Olatu baten istorioa" film laburra Zinebi jaialdian estrenatuko da DIPCren parte hartzearekin
Donostia, Zientzia Hiria
- Noiz
-
2024/11/12
18:00 - Lekua
- Azkuna Auditoriuma, Bilbao
- Antolatzaileak
- Eusko Jaurlaritza, EDP, DIPC, Euskampus, UPV/EHUko Kultura eta Zientzia Katedrak
- Gehitu egutegira
-
iCal

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian, Olatu baten istorioa estreinatuko da, olatuen fisikaren eta surfaren pasioaren arteko lotura aztertzen duen film laburra. Kepa Acero surflaria du protagonista, eta Maia Garcia-Vergniory fisikaria, Ikerbasqueko irakaslea Donostia International Physics Centerren (DIPC) eta Alemaniako Max Planck Institutuko kidea du laguntzaile.
Proiektu interdisziplinar honek Donostia Zientzia Hiria ekimenean du jatorria. 2022an DIPC, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra eta Donostia Kultura batu zituen proiektu hark hiriko gai eta leku esanguratsuak zientziaren lupapean aztertzeko. Lehenengo edizio hartan Surfa eta Zientzia izan zituen hizpide, eta Kepa Acero eta Maia Garcia Vergnioryk parte hartu zuten Olatu baten istorioa izeneko hitzaldiarekin. Bidegurutze hartatik abiatuta, 2 urte ondoren izen bereko laburmetraiak argia ikusi du.
El Santo Filmsek eta Nagore Eceizak ekoitzitako film laburraren banaketa 2025ean hasiko da. Eusko Jaurlaritzak, EDPk, Donostia International Physics Centerrek (DIPC), Euskampusek eta UPV/EHUko Kultura eta Zientzia Katedrak elkarrekin egindako ahaleginari esker izan da posible ekoizpena.
Informazio gehiago hurrengo estekan