HPC baliabideak
SCC-ak, bere instalazioen bidez, gure zientzialariek beren ikerketa, garapen, proba eta ebaluazio proiektuak burutzeko behar dituzten baliabide konputazionalak eskaintzen ditu. Gainera, SCC-ak iturburu-kodeak biltzen eta programa zientifikoak superordenagailuetan instalatzen laguntzen du. Superkonputazio Zentroaren instalazio nagusia HYPERION da, Euskadiko superordenagailu ahalmentsuena. Bere nodo ezberdinen barietate zabalak simulazio erraldoiak, konputazio denbora azkarrak eta memoria eskakizun handiak ahalbidetzen ditu.
Nork erabil ditzake gure superkonputazio-instalazioak?
DIPC-ko Superkonputazio Zentroak Euskadiko irabazi-asmorik gabeko ikerketa-zentro guztiei zerbitzu konputazionalak eskaintzeko bokazioa dauka.
HPC baliabideetarako sarbidea lortu nahi duen edonork eska dezake inprimaki hau betez eta beraien zentroko giza baliabide departamentura bidaliz, non sartutako datuak egiaztatuko dituzte DIPC-ko Superkonputazio Zentrora helaraziz.