Komunikazio sarea

IP aplikazioak, internet konexioekin arazoak, DIPC-tik kanpo HPC sistemekin konexioa gauzatzeko arazoak, etab.

Interneteko konexioa UPV/EHUk eta i2basque-k ematen dute, 1Gbps-ko zuntz optikoko sarearen bitartez. DIPC-ko eraikin guztietan WIFI konektibitatea dago. Hauek  dira eskuragarri dauden SSID-ekin:

  • Eduroam (nori zuzendua: DIPC-ko langileei eta eduroam programaren parte diren eta jatorrizko erakundean kredentzial egokiak dituzten beste erakunde batzuetako pertsonei)
  • EHU-wGuest (nori zuzendua: bisitariei eta workshop-en partaideei). Jarri gurekin harremanetan sarbide-kredentzialak lortzeko.

Portatilarekin Internet-eko sarera konektatu nahi baduzu (kable bidez IP helbide berriarekin zein WIFI erabiliz) edo sarerako konexioarekin arazoren bat baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan support-it@dipc.org posta helbide elektronikoan.