Webguneak

Garatu webgune berriak DIPC-aren zerbitzarian

SCC-an DIPC-ko webguneak gordetzeko web zerbitzari bat dugu. Horrez gain, DIPC-ko langile guztiei aukera eskeintzen diegu hau erabiltzeko:

  • Webgune pertsonalak (kontuan izan hemen zure ikerketarekin lotutako informazioa bakarrik gorde beharko litzatekeela, inoiz ez datu pertsonalak)
  • Biltzarrei lotutako webguneak
  • Ikerketa-taldeen webguneak

Segurtasuna dela eta, DIPC-k zerbitzu hori eskainiko du baldin eta orri horiek zentroak erabiltzaileen eskura jartzen dituen edukien kudeatzailearen bidez egin badira. Bestela, zentroak kanpoko hosting-erako sarbidea emango du, baina ez du mantentze-zerbitzurik emango.

Webgune bat ostatzeko, mesedez, jarri gurekin harremanetan support-it@dipc.org posta helbide elektronikoan.

Hosting-az gain, zentroak domeinu-eskaerak eta horien mantentze-lanak egiten ditu, bai eta ziurtagiri digitalak eman ere. Zure webgune berrirako bat behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.