Informatika Zerbitzuak

Ordenagailu pertsonalekin arazoak, ordenagailuetan programak instalatzea, posta helbide elektronikoak, inprimagailuak...

Arlo honen ardura zentroko zerbitzuetako langile eta ikertzaile guztiei euskarri informatikoa ematea da, beren lana baldintza egokietan egin dezaten. Honako zerbitzu hauek eskaintzen dira:

  • Lan-estazio informatikoen hornidura eta euskarria (hardwarea eta sistema eragilea).
  • Ordenagailu eramangarrien sarea konfiguratzea.
  • Inprimagailuen kudeaketa.
  • Ordenagailu pertsonaletan software zientifikoa eta ofimatikoa instalatzea.
  • Software ofimatikoa garatzea.
  • Mikroinformatika eta software erosketak.

Mesedez, aipatutako zerbitzuekin zerikusia duen edozertarako bidera itzazue zuen eskari, kezka edo galderak support-it@dipc.org posta helbide elektronikora.

Posta helbide elektronikoa behar duzu?

  • DIPC-ko posta helbide elektronikoan interesaturik daudenak, hots, dipc.org domeinuko helbide batean, honako inprimaki hau bete eta support-it@dipc.org helbidera bidali beharko lukete.
  • UPV/EHUren zerbitzuetarako sarbidea ematen duen kontu bat (subdomain@ehu.eus) lortu nahi duten erabiltzaileek (posta elektronikoa, VPN, EDUROAM, etab.) inprimaki hau bete eta support-it@dipc.org helbidera bidali.