Einsteini eta bere obrari buruzko argitalpenak

Testuak: Antonio Moreno González doktorea

Lehen eta orain, Einsteinen eta bere obraren inguruan sortutako literatura izugarria da, agian zientzia-jardueraren inguruan sortutako guztian ugariena. Hemen erreferentzia egiten zaien argitalpenek gaztelaniaz eta Einstein bizirik zegoela argitaraturikoen berri besterik ez dute ematen. Beti piztu duen eta oraindik ere pizten duen jakin-minaren froga dira Internetek "Albert Einstein" izenarekin eskaintzen dituen 800.000 erreferentziak, hurrengo aipatuena den Winston Churchillen 420.000 aipamenen aurrean. Askoz ere handiagoa da beste fisikari batzuekiko distantzia, eta horietan lehena Niels Bohr da 80.000 erreferentziarekin.

Espainian Einsteinek 1905eko Annalen der Physik en argitaraturiko artikulu ospetsuen inguruan zabaldutako lehenengo berriak Anales de la Sociedad Española de Física y Químican eman ziren. 1910eko 18. liburukian, Werner Mecklenburgek bidaltzen zituen "Fisikako ohar alemaniarren" artean, 74. oharra "Fisika 1909ko irailean Salzburgon ospatu zen naturalista eta mediku alemaniarren 81. asanbladan" lanari buruzkoa zen. 1909ko uztailean Bernako Patenteen Bulegoko lana Zuricheko Unibertsitateko fisika teorikoko irakasle elkartu postua betetzeko utzi zuen Einsteinek asanblada hartan parte hartu zuen; zientzia-bileretako bere lehen agerpena zen eta entzuteko jakin-mina zegoen.

Horrela hasten da Analeseko oharra: "Hitzaldi interesgarri eta garrantzitsuenetariko bat erlatibotasunaren teoria ospetsuaren egile den Bernako A. Einstein irakaslearen gure barruko esentziaren eta erradiazioaren eraikuntzaren hipotesiaren garapenaren inguruko hitzaldia izan da, Einsteinen arabera, eterraren hipotesia jada atzoko egia da". Gainerako oharren zati handi batek aldizkariaren hurrengo zenbakietan jarraitzen du eta "argiaren" naturari buruzko digresioei eskaintzen zaie. Bitxia da, hitzaldi hartan Einsteinek iragarri zuen argia uhin eta korpuskulo bezala hartu ahal izango zela, "nahiz eta -idazten du Mecklenburgek- oraindik ere ezin izan den aldi berean uhinduraren eta kuantuen egitura errepikatzen duen erradiazioaren teoria matematikoa ezarri. Hori denborarekin Bohren osagarritasun-printzipioa izango zenaren aurrerapen argia da, hala eta guztiz ere, Einsteinek ez zuen inoiz ondorio guztiekin onartu.

Analesen, XX. mendearen lehen herenean unibertsitateko eta batxilergoko irakasleen artean hedapen handiena zuen Espainiako aldizkarian, Pedro Carrasco astronomoak 1920an "Estado presente de la teoría de la relatividad" artikulua argitaratu zuen, Madrilgo Ateneoan "Teoría de la relatividad" (1916) argitaratu zuenak. Anales en ale berean José María Plansek "Nota sobre la forma de los rayos luminosos en el campo de un centro gravitatorio según la teoría de Einstein" argitaratu zuen. Artikulu biek Einsteinek grabitazio-eremu intentsuen inguruko argiaren desbiderapenari buruz egindako iragarpenaren froga berriak (1919) eskaintzen dituzte. Plansek erlatibotasun-teoriak hoberen ulertu zituen espainiarretariko batek, 1922an (Calpe, Madrid) Arthur Eddingtonen Espacio, Tiempo y Gravitación eta Erwin Freundlichen Los fundamentos de la teoría de la gravitación de Einstein bezalako oinarrizko lanak itzuli zituen. Eddingtonen La expansión de Universo 1933an Revista de Occidenten argitaratzeko itzuli zen.

Calperentzat, Manuel García Morente filosofoak Moritz Schilcken Espacio y Tiempo en la física actual (1921) eta Max Bornen La teoría de la relatividad de Einstein y sus fundamentos físicos (1922) itzuli zituen, azken hori Einsteinek bere obrari buruzkoen artean gehien estimatzen zuenetariko bat zen.

Espainian argitaraturiko beste itzulpen batzuk honakoak izan ziren: Einstein al alcance de todos (1922), Georg N. Felkerena, Einstein y el Universo. Un resplandor en el misterio de las cosas , Charles Nordmannena, Fácil acceso a la teoría de la relatividad (1923), Rodolfo Lämmelena, Introducción a la Relatividad (1923), Paul Langevinena eta El espacio y el tiempo (1931) Emile Borelena. Azken hori unibertsoaren ikuspegi geometrikoaz arduratzean da teoria erlatibistak abiapuntutzat hartuta eta ildo horretan bertan azaltzen dira ondokoak bezalako gaztelaniaz idatzitako obrak: Espacio, Relación y Posición (1924) Güellgo Bizkondearena eta Espacio, Hiperespacio y Tiempo (1928) Francisco Verarena.

Gaztelaniz idatzitakoen artean, azpimarragarrienak aipaturiko José María Plans eta Blas Cabrerak idatzitakoak izan ziren. Egile horiek, Einsteinen teoriekin erlazionaturiko beste argitalpenen artean Nociones fundamentales de mecánica relativista (Madril, 1921) eta Principio de relatibidad. Sus fundamentos experimentales y filosóficos y su evolución histórica (Madril, 1923) argitalpenak ere egin zituzten hurrenez hurren. Esteban Terradasek, Einsteinen ezaguna zen eta hura Espainiara etortzean eraginik handienetarikoa izan zuenetariko batek, horren inguruan artikulu eta hitzaldi batzuk argitaratu zituen, baina Plans eta Cabreak baino intentsitate txikiagoarekin.

Aurrekoak bezalako argitalpenak alde batera utzita, zientzia-zorroztasunetik eta Einsteinen teorien ezagupenetik egindakoez gain, hainbeste aintzat hartu ez ziren beste batzuk ere egon ziren, erlatibotasunaren aldeko eta aurkako jarrera filosofiko, politiko eta erlijiosoetatik idatziak, benetan publikoari arreta deitu zion teoria bakarra izan baitzen, beste arrazoi batzuen artean prentsan, aldizkarietan eta zientziako eta irakaskuntzako erakundeetan gehien zabaldu zena izan zelako. Ez ziren Einsteinen teorientzako proposamen alternatiboak faltatu eta, horien artean nabarmenena Horacio Bentabol antirrelativista tematiarena izan zen, Observaciones contradictorias a la teoría de la relatividad del profesor Alberto Einstein (Madril, 1925) eta La Cósmica bezala hain oldarkorrak ez diren beste batzuen egilearena. Nueva teoría de la relatividad formal e intrínseca, fundada en el origen espiritual de la materia o en el tiempo como factor cósmico por excelencia (Madril, 1932), Osvaldo García de la Concharen, edo Teoría de la Relatividad de Einstein. Compilación y comentarios y Principios esenciales de Acrofísica (Física superior o ultramatemática) (Madril, 1931), Camilo Calleja Garcíarena. Beste batzuk "erlatibotasun" terminoaz jabetuz zientziatik oso arrotzak ziren eremuetan aplikatu zuten, adibidez, zezenketan. Hori da El Toreo Científico argitalpen zentzugabearen kasua. La teoría de la relatividad de EINSTEIN aplicada a la Tauromaquia , 1920tik aurrera gaztelaniaz hainbat argitalpen egin zituen Otto Kaetsner Charlottenburgoko Goi Eskola Teknikoko irakasleak idatzia. Ez zen "zezen tauromakia" eta beste nabarmenkerien kasu bakarra izan.

Gaztelaniara itzulitako biografietatik, Einstein bizirik zegoen bitartean idatzitakoen artean, honakoak azpimarratu behar dira: H. Gordin Garbedianena, Einstein beraren laguntza izan baitzuen bere Einstein, hacedor de universos (Buenos Aires, 1940) libururako, Philip Franck Pragako Unibertsitatean bere ondorengoa izan zenaren Einstein (Bartzelona, 1949) eta El drama de Alberto Einstein (Buenos Aires, 1955), Berlingo garaietatik Einsteinen familiaren lagun zen Antonina Vallentinena.

anuncio


Anales de la Sociedad Española de Física y Química, 1910. urtea, VIII. liburukia, 286. or.

 

portada_vizuete

portada_cabrera

portada_toros