Actividad pasada

Zientzia eta Xakea

None
Zientzia eta Xakea

Zer harreman dago xakearen, azken belaunaldiko roboten, alzheimerraren eta neutrinoen artean? Zer eginkizun dute emakumeek xakean? Zer erakuts diezaguke literaturak edo argazkilaritzak milaka urteko joko honi buruz? Egon al daiteke zientzia taulako 64 laukietan islatuta? Besteak beste, gai horien inguruan hausnartu zen Zientzia eta Xakea: Konexio infinituak topaketan, 2022ko urriaren 9tik 11ra bitartean, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan.

Programan, hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu ziren gonbidatu nabarmenekin, aldibereko partidak jokatu ziren maisu handiekin, eta Blitz txapelketa bat ere izan zen. Horretaz gain, “The Thinkers” argazki-erakusketa egin zen, kazetaria eta xakean espezializatutako argazkilaria den David Lladaren eskutik.

Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Eureka! Zientzia Museoak antolatu zuen ekitaldia, Gros Xake Taldeak lagunduta.

Programa:

Urriak 8
Argazki-erakusketaren inaugurazioa: “The Thinkers” (David Llada)

Urriak 9
Inteligencia Artificial y Ajedrez, Miguel Illescas, xake-maisu handia.
Ajedrez y Realidad, Diego Rasskin, Valentziako Unibertsitateko ikertzailea eta idazlea.
The Thinkers, David Llada, xakean espezializatutako argazkilaria.
El papel de la mujer en el Ajedrez, Elkarrizketa: Olga Alexandrova, emakumezko xake-maisu handia.
Mahai-ingurua: “Triangulando el Ajedrez: Ciencia, Arte y Sociedad”, Miguel Illescas eta Olga Alexandrova maisu handiekin, Diego Rasskinekin eta David Lladarekin. Moderatzailea: Juan José Gómez-Cadenas (DIPC).

Urriak 10
Aldibereko partidak Miguel Illescas eta Olga Alexandrova maisu handiekin. Antolatzailea: Gros Xake Taldea.
El ajedrez y la ciencia: visión de una novata, Paola Ferrario, DIPCko Ikerbasque ikertzailea.
Liburuaren aurkezpena: Todos los mundos, el mundo, Diego Rasskin, Valentziako Unibertsitateko ikertzailea eta idazlea. Aurkezlea: Juan José Gómez-Cadenas.
El ajedrez enseña a pensar, Leontxo García, xakean espezializatutako kazetaria.

Urriak 11
Blitz txapelketa: DIPC - Eureka! Zientzia Museoa