Actividad pasada

nanoKOMIK

Haren webgunean daude nanofikziozko komikiak eta proiektuari buruzko informazio osoa:

www.nanokomik.com

Dibulgazio zientifikoko ekimen bat da, eta, haren ondorioz, nanofikziozko lehenengo komiki parte-hartzailea sortu da.
nanoKOMIK

Azken mendeko aurrerapen zientifiko handiei esker, nanozientzia errealitate bihurtu da. Mekanika kuantikoari esker, materiak nanoeskalan dituen propietate eta fenomenoak ulertzen ditugu, eta mikroskopio handiek banan-banan manipulatzen dituzte atomoak. Zientziaren eremu berri honen aukerak mugagabeak dira, eta eragin handia izango dute askotariko sektoreetan (esaterako, medikuntzan eta eraikuntzan); haiei esker, hobekuntzak izango dira gure bizimoduan.

Errealitate horretaz jabetuta, CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek nanoKOMIK proiektua sustatu dute, eta, proiektu horren harira, nanofikziozko lehenengo komiki parte-hartzailea sortu da. Dibulgazio zientifikoko ekimen parte-hartzaile bat da, diziplinartekoa eta nazioartekoa, eta nanozientziaren eta nanoteknologiaren arloetan egiten diren aurrerapenak gizartera helaraztea bilatzen du, gazteenengan sormena piztuz.

Emaitza bikoitza izan du nanoKOMIK proiektuak. Lehena: nanoKOMIK erronkaren bi edizioetan aurkeztu diren lanak, 170 baino gehiago, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Lan horietan, beren superheroia hezurmamitu dute parte-hartzaileek, eta nanobotereak eman dizkiote, nanoteknologia erabiliz materiak bereganatzen dituen propietate txundigarriei esker.

Bigarrena: Dayanne y Murillo: El poder de la nanociencia eta Nanokomik#2 komikiak. Erronkara aurkeztutako komikietako ideia onenetan oinarrituta sortu dira istorio horiek. Bestalde, komiki kolektibo horien komikiei buruzko erakusketa ibiltaria Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako hainbat hiritan izan da.

Proiektu eleaniztuna euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez garatu da osorik. Duela gutxi, koreerara ere itzuli dira komiki horiek.

Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak finantzatu du batera nanoKOMIK.

Haren webgunean daude nanofikziozko komikiak eta proiektuari buruzko informazio osoa:

www.nanokomik.com