DIPC eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
DIPCren eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko lankidetza aliantza estrategikoa da, zientzia gizartera hurbiltzeko formatu berritzaile, ireki eta parte-hartzaileen bidez.
Lankidetza-hitzarmen honen esparruan, publiko anitzari zuzendutako ekimen ugari bultzatzen dira. Horien artean, nabarmentzekoak dira DIPCk Mapping Ignorance blogari astero egiten dizkion ekarpenak; 2022an egin zen Donostia, Zientzia Hiria, ekimenaren lehen edizioa, surfaren eta zientziaren arteko elkarrizketari eskainia. Haren barnean Olatu Baten Istorioa film laburra eta Surfa and Zientzia erakusketa ibiltaria bezalako proiektuak sortu ziren. El secreto de la naturaleza (José Antonio Pérez Ledo, 2018) dokumentalaren proiekzioak ere antolatzen dira, Pedro Miguel Etxenikeren solaldiarekin batera.
Lankidetzaren barruan sartzen da, halaber, Bilboko Bidebarrieta ziklo zientifikoan parte hartzea, DIPCren eta Katedraren konpromiso partekatua sendotuz, kultura zientifiko kritiko, irisgarri eta herritarrekin konektatuarekin.
DIPCk parte hartzen duen lankidetza jarduera guztiei buruzko informazioa jasotzeko, gure buletinean izena ematea besterik ez duzu.
Ez dago ekitaldirik programatuta
Ekintzak
aktibitate guztiak +- Passion for Knowledge
- STROM - Astronomia Inklusiboa
- Kutxa Fundazioa eta DIPC
- DIPC Kultura Bilduma
- Zientziaren Historia
- DIPC eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
- On Zientzia
- Zientziaren Bide Berriak
- Eskolen bisitak
- Mapping Ignorance
- Donostia Zinemaldia zientziarekin bat
- Artea eta Zientzia
- Emakumeak Zientzian
- Zinema eta Zientzia Zikloa
- Topaketak top@DIPC Zientziarekin solasean!
- Dantzaren Kristalizazioa
- Ciencia Jot Down
- Donostia, Zientzia Hiria
- Mestizajes
- Zientzia Astea
- Harrotasuna Zientzian
- El Palo de Eratóstenes
- Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak
- Inspira Bizitzak
- Donostia Week-INN
- IKUR Hitzaldi Kuantikoak
- Lankidetzak
- Ekitaldi bereziak
- Zientzia eta Xakea
- Kimikoteka
- Bertsozientzia
- Naukas Donostia
- nanoKOMIK
- Albert Einstein
- STEAM Sare: Gorputz grabitatorioak
- Pint of Science