El Palo de Eratóstenes

Topagune astronomikoa hilero Eureka! Zientzia Museoan
El Palo de Eratóstenes

El Palo de Eratóstenes - Zientzia Elkarrizketak hitzaldi-zikloa Aranzadi Zientzia Elkartearen ekimena da, eta herritarren artean astronomiari buruzko ezagutza zabaldu nahi ditu. Proiektuak Eureka! Zientzia Museoaren eta Donostia International Physics Center-en (DIPC) laguntza du.

Saioek Eratostenes zientzialariaren izena dute; duela 2.000 urte Lurraren zirkunferentzia neurtu zuen, makila batek proiektatutako itzala erabiliz. Astronomian, astrofisikan, kosmologian eta hurbileko beste eremu zientifiko batzuetan oinarritutako zientzia-dibulgazioko programa da.

Saioak hileko bigarren asteartean izango dira, 18:30ean, Eureka! Zientzia Museoan:

Topaketak zabalik Eureka! Zientzia Museoan

Saioek formatu erakargarria izango dute hainbat atalekin astronomiaren inguruko informazioa eta ezagutzak jasotzeko. Orohar, saioek 90 minutuko iraupena izango dute ataul hauetan banatuta:

  • Zerua ikusgai: hurrengo hileko zeruaren deskribapen laburra
  • Objektu astronomiko esanguratsuak: gainera, objektu astronomiko esanguratsuenak aurkeztuko dira, hiriko zientzialariek hartutako irudiak aztertuz.
  • Albiste astronomikoak: astronomiari eta astronautikari buruzko berri garrantzitsuenak azalduko dira, bai hedabideetan agertzen direnak eta azalpen sakonagoa behar dutenak, bai eta garrantzitsuak izan arren oharkabean pasatu direnak ere.
  • Ikertzaileei egindako elkarrizketak: ikerketa astronomikoan eta kosmologikoan diharduten bertako eta nazioarteko zientzialariak gonbidatuko dira beren esperientzia eta lana taldearekin partekatzera.

Saioak zuzenean emango dira eta, ondoren, Aranzadiko youtube kanalean egongo dira ikusgai.

Urteko programan, halaber, ikerketa zientifikoaren munduko leku berezietara egindako bisita gidatuak ere sartzen dira; esaterako, Javalanbreko Astronomia Behatokira (Teruel) edo Canfranceko Lurpeko Laborategira (Canfranc). Laborategi hauetan, DIPC hainbat ikerketa-proiektu ari da garatzen astronomiaren eta partikulen fisikaren arloan.

Zatoz gurekin Eureka! Zientzia Museora, hor kanpoan dagoen unibertsoa elkarrekin aztertzeko!

Datozen hitzorduak

Ez dago ekitaldirik programatuta