Zientziaren Historia
"Noiz eta non deskubritu zen halako eta bestelako zerbait? Nork?” Horrelako galderen erantzunek, interesgarriak izan badaitezke ere, ezer gutxi gehitzen diote zientziaren ulermenari. Kronologiak dira, ez historia.
DIPCk, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientziaren Historia Integratua eta Filosofia (iHPS) taldearekin batera, zientziaren historialari profesionalekin solasaldi bat antolatzen du hilero, ikertzaile zientifikoen prestakuntza-jarduerak zabaltzeko eta zientziaren historiarekin zerikusia duten gaiak publiko orokorrari hurbiltzeko.
Mintegi hauek teoria, diziplina edo erakunde zientifiko jakinak nola sortu, garatu edo desagertu diren hobeto ulertzen lagunduko dute. Halaber, zientziaren eta beste kultura-jarduera batzuen arteko elkarreraginak landuko dituzte, eta zientzia espezifikoen edo, oro har, zientziaren iraganeko eta egungo gizarte-rolak aztertuko dituzte.
Hitzaldiak gaztelaniaz izango dira eta DIPCko auditorioan eskainiko dira.
Oharra: Irudiak 1882ko Punch almanakeko Darwin-en teoriaren karikatura erakusten du; 1881eko amaieran argitaratu zen, Charles Darwin-ek bere azken liburua, "The Formation of Vegetable Mould Through the Action of Worms", berriki argitaratu zuenean.
Antolatutako hitzaldiak:
Aitor Anduaga (EHU, Ikerbasque)
"Jesuitas y ciencia: su aportación a la predicción ciclónica" - 23/04/2026
Jaume Navarro (EHU, Ikerbasque)
"Einstein, Relatividad y … ¿Antisemitismo?" - 04/05/2026
José Luis Granados (EHU)
"La época que no fue: por qué los geólogos rechazaron formalizar el Antropoceno (y qué nos enseña sobre los valores de la ciencia)" - 11/06/2026
Ekintzak
aktibitate guztiak +- Passion for Knowledge
- Zinema eta Zientzia Zikloa
- Artea eta Zientzia
- STROM - Astronomia Inklusiboa
- Donostia Zinemaldia zientziarekin bat
- Topaketak top@DIPC Zientziarekin solasean!
- Emakumeak Zientzian
- Eskolen bisitak
- On Zientzia
- Kutxa Fundazioa eta DIPC
- Zientziaren Historia
- Dantzaren Kristalizazioa
- Ciencia Jot Down
- Donostia, Zientzia Hiria
- Zientziaren Bide Berriak
- Mestizajes
- Zientzia Astea
- Harrotasuna Zientzian
- El Palo de Eratóstenes
- Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak
- Inspira Bizitzak
- Donostia Week-INN
- Mapping Ignorance
- IKUR Hitzaldi Kuantikoak
- Lankidetzak
- Ekitaldi bereziak
- Zientzia eta Xakea
- Kimikoteka
- Bertsozientzia
- Naukas Donostia
- nanoKOMIK
- Albert Einstein
- STEAM Sare: Gorputz grabitatorioak