top@DIPC topaketak - Zientziarekin solasean!

Joan ekitaldiaren webgunera:

www.topadipc.eu

Nazioarteko lehen mailako zientzialarien eta Euskal Herriko bigarren hezkuntzako ikasleen arteko topaketa jendetsuak.
top@DIPC topaketak - Zientziarekin solasean!

2009tik, nazioarteko lehen mailako zientzialarien eta Euskal Herriko DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen arteko topaketa jendetsuak antolatzen ditu DIPCk.

Gonbidatzen ditugun zientzialari ospetsuen artean, Nobel saridunak izaten ditugu urtero.

Topaketen misio nagusia gazteengan zientzia ezagutzeko jakin-mina piztea da eta bokazio zientifikoak sortzea. Horretarako, hizlarien biografiak aurretik aztertzen dira ikasgelan. Ekitaldian, izena eman duten ikastetxe guztiek galderak egiteko aukera iaten dute, zozketa-sistema dibertigarri bati esker.

Eureka! Zientzia Museoan egiten da urtero topaketa, eta Euskal Herriko 60 ikastetxetako 300 ikasle eta irakasle inguru biltzen ditu. Gainera, gure geografiako beste hiri batzuetara bidaiatzen du hiru urtez behin egiten den Passion for Knowledge jaialdiaren esparruan.

Joan ekitaldiaren webgunera:

www.topadipc.eu