Zientzia Astea

Ikusi edukiak hemen:

Zientzia Astea

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatzen du Zientzia Aste.
Zientzia Astea

DIPCk, CIC nanoGUNE-k, Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC-EHU) eta POLYMAT-ek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatzen duen Zientzia Astean elkarrekin parte hartzen dute. 

Zientzia Astea 2026

Lau zentroetako profesionalek hartzen dute parte, borondatez, publikoarentzat irekita dagoen Materialen mundua esploratzen standean eta Eskalatu zure mundua tailerrean; besteak beste, doktoregoko ikasleek, doktorego ondoko ikertzaileek eta komunikatzaile zientifikoek.

Instalazio horretan, zenbait erakustaldi eta esperimentu egiten dira, nanozientzian, polimeroen ingeniaritzan, fisikan eta beste arlo batzuetan ikerketarekin erlazionatutako material berrien garapena inguratzen duen unibertso zientifikoa azaltzeko.

Bisitarien jakin-mina pizteko, intuizioari ihes egiten dioten propietate optikoak, mekanikoak, azalekoak eta elektronikoak dituzten material adimendunak erakusten ditugu. Hona hemen haietako batzuk: harea superhidrofoboa, urarekiko ikusezinak diren polimeroak eta material irideszenteak. Gaur egun, laborategietan aztertzen eta garatzen dira propietate horietako asko, baina, bitxia badirudi ere, naturari oso lotuta daude.

Mikroskopio elektroniko eta atomiko berriei esker, azken hamarkadetan mundurik ñimiñoenera hurbildu gara, eta egiaztatu ahal izan dugu askotariko funtzioak dituzten nanoegituraz beteta dagoela natura. Kameleoien kamuflajeak, gekoen atxikidura-indarrak eta tximeleten komunikazio-sistema sotilak, besteak beste, sistema nanoteknologiko sofistikatuetan dute jatorria; sistema horiek milioika urtean zehar perfekzionatuz joan dira. Perfekzio delikatu horretan inspiratzen da zientzia.

Era berean, aurten DIPCk Izpi kosmikoak eta oinarrizko partikulak tailerra eskainiko du berriro, neutrinoen ikerketa-taldearen eskutik.

Bestalde, Zientziaren Asteko programazioaren barruan, gure zentroetako zientzialariek Zientzia Kluba izenekoan hartzen dute parte. Bakarrizketa zientifikoen ikuskizun bat da, eta publiko guztiei zuzenduta dago. Hainbat herritan egiten da, eta era askotako gai zientifikoei heltzen die.

Ikusi edukiak hemen:

Zientzia Astea

Datozen hitzorduak
2026 Aza 6

Salvator Mundi zientziaren ikuspegitik: Dianne Modestini eta Juan Manuel García-Ruiz Bilboko Arte Ederren Museoan

Dianne Modestini, Juan Manuel García-Ruiz, Oskar González Mendia

12:00 | Bilboko Arte Ederren Museoa

2026 Aza 6

Zerez egina dago unibertsoa? Kosmiko izpien eta oinarrizko partikulen mundu liluragarria ezagutzeko tailerra

Stefano Roberto Soleti, Samuele Torelli, Laura Navarro Cozcolluela, Pablo Vazquez, Marian del Barrio-Torregrosa

17:00 | Tabakalera, Donostia

2026 Aza 6

"Materialen munduan barrena", publiko guztientzako txoko bat

DIPC, CFM, CIC NanoGUNE, POLYMAT

2026/11/06 - 2026/11/07 | Patioa, Tabakalera, Donostia

2026 Aza 7

Salvator Mundi zientziaren ikuspegitik: Dianne Modestini eta Juan Manuel García-Ruiz Tabakaleran

Dianne Modestini, Juan Manuel García-Ruiz

11:30 | Tabakalera, Donostia

2026 Aza 7

Eskalatu zure mundua! Familian deskubritzeko tailerra

CFM, nanoGUNE, Polymat, DIPC

12:15 | Patio E2 Tabakalera, Donostia