Zinema eta Zientzia Zikloa

Kultura zientifikoa eta zinematografikoa elkartzen dituen ekimena
Zinema eta Zientzia Zikloa

Donostia International Physics Center-ek (DIPC), Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak (SSIFF) Zinema eta Zientzia Zikloa antolatzen dute 2018tik, kultura zinematografikoa eta zientifikoa ezagutaraztea helburutzat hartuta.

Zinema eta Zientzia zikloaren bederatzigarren edizioa 2026ko urtarrilaren 7an aurkeztuko da prentsaurrekoan, eta egitarau osoaren berri emango da. Zikloari hasiera emateko, "Planet of the apes El planeta de los simios" (Franklin J. Schaffner, 1968) filma proiektatuko da Juan José Gómez Cadenas (DIPC, Ikerbasque) eta Pedro Miguel Etxenikeren (DIPC) aurkezpenekin.

Proiekzioen artean, 10 bat film daude; astero aurkezten dituzte zientzialari adituek, eta publikoaren ikuspegi zientifikoa bultzatzen dute. Aurkezpen eta mahai-inguruek hausnarketa bultzatzen dute, eta gure ezagutza eguneratzen dute, azken aurrerapen zientifikoak aplikatuta. Programa osatzeko, hitzaldi zientifikoak eta eskola-umeentzako saio berezi arrakastatsuak antolatzen dira. 

Urtarriletik martxora bitartean, Tabakaleran (Donostia) eta Arte Ederren Museoan (Bilbo) gauzatzen da programa osoa, eta, duela gutxi, Artium Museoa gehitu da Euskadiko Filmategiaren egoitza berri gisa. Gainera, areto komertzial batzuek (adibidez, Cinéma Le Sélect —Donibane Lohizune— eta Cines Golem —Iruña—), Iruñeko Planetarioarekin elkarlanean, proiektu kulturalarekin bat egin dute, eta beren hirietan ere zinema eta zientzia eskaintzen hasi dira.

Zikloaren gaiak aldatu egiten dira, beti zientziarekiko eta ezagutzaren adarrekiko lotura berrien bila. Irekierako Interstellar filmak (Christopher Nolan, 2014) erlatibitate orokorra eta duela gutxi aurkitutako grabitazio-uhinak jorratu zituen; La guerre du feu filmak (Jean-Jacques Annaud, 1981) ebidentziak ekarri eta eztabaida piztu zuen historian zehar gizakiek izan duten izaera bortitzari edo solidarioari buruz; eta Gorillas in the Mist filmak (Michael Apted, 1988) Diane Fossi primatologo eta kontserbazionista aitzindariaren bizitza eta obra ikaragarria omendu zituen.

Pedro Miguel Etxenikek, María Martinónek, Maria Blascok, Rafael Rebolok, Juan Ignacio Ciracek eta beste zientzialari ospetsu askok partekatu dute beren ikuspegi eta ezagutza berezia adi-adi entzun dien publikoarekin.

Sei urtean, bost hiritara zabaldu da Zinema eta Zientzia Zikloa, eta berrogeita hamar proiekzio eskaini ditu, baita beste hainbeste aurkezpen eta eztabaida ere. Ea zinemako istorioen inguruko ikuspegi zientifiko hori zinemazaleei eta zientziaren jarraitzaile sutsuei ere gustatzen zaien, zeinak askotan, zorionez, bat bera diren.

Aurreko edizioak

Kontsultatu aurreko zortzi ediziotako programazio osoak:

ZINEMAetaZIENTZIA_horizontal.jpg

Zinema eta Zientzia 2025 programa

ZINEMAetaZIENTZIA_A3_baja.jpg

Zinema eta Zientzia 2024

Datozenak
2026 Urt 7

Planet of the apes - El planeta de los simios (Franklin J. Schaffner, 1968)

Juan José Gómez Cadenas

19:00 | Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

2026 Urt 8

Planet of the apes - El planeta de los simios (Franklin J. Schaffner, 1968)

Juan José Gómez Cadenas

19:00 | Golem Baiona Zinemak, Iruñea

2026 Urt 9

Planet of the apes - El planeta de los simios (Franklin J. Schaffner, 1968)

Pedro Miguel Etxenike

19:00 | Tabakalera, Donostia / San Sebastián

2026 Urt 10

Planet of the apes - El planeta de los simios (Franklin J. Schaffner, 1968)

Pedro Miguel Etxenike

19:00 | Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao

2026 Urt 14

L'enfant sauvage - Haur Basatia (Franklin J. Schaffner, 1968)

Amaia Carrión Castillo

19:00 | Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

2026 Urt 15

L'enfant sauvage - Haur Basatia (Franklin J. Schaffner, 1968)

Amaia Carrión Castillo

19:00 | Golem Baiona Zinemak, Iruñea

2026 Urt 16

L'enfant sauvage - Haur Basatia (Franklin J. Schaffner, 1968)

Amaia Carrión Castillo

19:00 | Tabakalera, Donostia

2026 Urt 17

L'enfant sauvage - Haur Basatia (Franklin J. Schaffner, 1968)

Amaia Carrión Castillo

19:00 | Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao

2026 Urt 19

L'enfant sauvage - Haur Basatia (Franklin J. Schaffner, 1968)

Ricardo Díez Muiño

20:30 | Cinema Le Select, Donibane Lohizune

2026 Urt 21

The social network - Sare soziala (David Fincher, 2010)

Antonio Casado da Rocha

19:00 | Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

2026 Urt 22

The social network - Sare soziala (David Fincher, 2010)

Antonio Casado da Rocha

19:00 | Golem Baiona Zinemak, Iruñea

2026 Urt 23

The social network - Sare soziala (David Fincher, 2010)

Antonio Casado da Rocha

19:00 | Tabakalera, Donostia

2026 Urt 24

The social network - Sare soziala (David Fincher, 2010)

Antonio Casado da Rocha

19:00 | Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao

2026 Urt 26

Narayama Bushi-ko - La Ballade de Narayama (Shôhei Imamura, 1983)

Joxean Fernández

20:30 | Cinema Le Select, Donibane Lohizune

2026 Urt 28

The birds - Los pájaros (Alfred Hitchcock, 1963)

Juan Ignacio Pérez Iglesias

19:00 | Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

2026 Urt 29

The birds - Los pájaros (Alfred Hitchcock, 1963)

Gabriel Berasategui

19:00 | Golem Baiona Zinemak, Iruñea

2026 Urt 30

The birds - Los pájaros (Alfred Hitchcock, 1963)

Juan Ignacio Pérez Iglesias

19:00 | Tabakalera, Donostia

2026 Urt 31

The birds - Los pájaros (Alfred Hitchcock, 1963)

Juan Ignacio Pérez Iglesias

19:00 | Bizkaia Aretoa (EHU), Bilbao

Hitzordu guztiak +