ZientziaKutxa
Kutxa Fundazioak eta DIPCk urte asko daramatzate publiko osoari zuzendutako dibulgaziozko hitzaldien programa bat antolatzen. 2019an, lankidetza horren harira, ZientziaKutxa sortu zen. Hileko programa horrek bertako eta kanpoko hizlariak konbinatzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, eta genero-oreka zaintzen du hizlari gisa parte hartzen duten zientzialarien artean.
ZientziaKutxa zikloak oraingo gai zientifiko garrantzitsuenetako batzuen inguruko ezagutza eta lilura partekatu nahi du; besteak beste, giza itxurako robotika, poloetako klima-aldaketa, bizitzaren jatorria, burmuinaren plastikotasuna eta supereroankortasuna jorratuko dira. Kutxa Kultur-en Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan eta Eureka! Zientzia Museoan izaten dira hitzaldiak.
2020an, formatu birtualera egokitu zen bigarren edizioa, pandemia-garaian ere zientzia ezagutarazten jarraitzeko. 2021ean, aurrez aurrekora itzuli ginen, “Gene ibiltaria” lelopean. Ziklo hori gure muga fisiko eta mentalez haraindi bidaiatzera garamatzaten gai zientifikoei buruzkoa izan zen. Gure zientzialari abenturazaleenak omendu zituen programak, eta profil ibiltaria eta esploratzailea duten hizlariak bildu zituen, munduari beste begi batzuekin eta beste begirada zientifiko batekin begiratzeko.
Kontsultatu iraganeko edizioen programa:
Ekintzak
aktibitate guztiak +- Passion for Knowledge
- Topaketak top@DIPC Zientziarekin solasean! 2024
- STROM - Astronomia Iklusiboa
- Zinema eta Zientzia Zikloa
- Donostia Zinemaldia zientziarekin bat
- Eskolen bisitak
- Emakumeak Zientzian
- On Zientzia
- Jot Down Ciencia
- Dantzaren Kristalizazioa
- Donostia, Zientzia Hiria
- Arte eta Zientzia
- Zientziaren Bide Berriak
- Harrotasuna Zientzian
- ZientziaKutxa
- Mestizajes
- Zientzia Astea
- El Palo de Eratóstenes
- Aranzadiren Astronomia Jardunaldiak
- Bizitza Zientifikoak
- Donostia Week-INN
- Mapping Ignorance
- IKUR Hitzaldi Kuantikoak
- Lankidetzak
- Ekitaldi bereziak
- Zientzia eta Xakea
- Kimikoteka
- Bertsozientzia
- Naukas Donostia
- nanoKOMIK
- Albert Einstein