Eskola-umeen bisitak

Izen-ematea

Izena emateko datak eta formularioak ikasturteko lehenengo hilabeteetan gaituko dira atal honetan.

DIPCren eta CFMren bisitak, Gipuzkoako ikastetxeei zuzenduak.
Eskola-umeen bisitak

Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutako bisitak antolatzen dituzte urtero DIPCk eta Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC - UPV/EHU).

Ekimen honen bidez, ibilbide zientifikoa aukera profesional gisa zeinen erakargarria den erakutsi nahi dugu, baita zeinen lan zientifiko bikaina egiten ari diren ere gure inguruan hainbat arlotan, hala nola materialen zientzian, nanozientzian eta superkonputazioan.

Gure zentroak diziplinartekoak dira, eta fisikan, kimikan, informatikan eta ingeniaritzan espezializatutako profesionalak integratzen dituzte. Profesional horiek aktiboki hartzen dute parte gure instalazio eta laborategietako bisitan.

Bisita doakoa da, eta Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago. Gehienez 45 ikasleko taldeak onartzen dira. Batzuetan, bisita birtualak egiten dira urtean zehar, ikastetxeen eskari handiari erantzuteko. 

Bisiten programari buruzko informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan, helbide honetara idatziz: visit.cfm@dipc.org.

Bisitari buruzko informazioa:

Ordutegia: 09:30-11:30

Programa:

  • 09:45-10:00 Aurkezpena
  • 10:00-11:00 Laborategietako bisita:
    • DIPCren Kalkulu Zentroa
    • CFMko Nanofisikako eta Nanozientziako Laborategia
    • CFMko Polimeroen Kimikako Laborategia
    • CFMko Nanofotonika Kuantikoko Laborategia
  • 11:00-11:30 Solasaldia gure zientzialariekin
  • 11:30 Bisitaren amaiera.

Aurreko edizioak

Izen-ematea

Izena emateko datak eta formularioak ikasturteko lehenengo hilabeteetan gaituko dira atal honetan.