Kutxa Fundazioa eta DIPC

Publiko osoari zuzendutako dibulgaziozko hitzaldiak
Kutxa Fundazioa eta DIPC

Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) elkarlanean antolatzen dituzte gaurkotasun zientifikoko eta interes sozial eta kulturaleko gaiei buruzko dibulgazio-hitzaldiak zientzialari ospetsu eta komunikatzaile handien eskutik. Hitzaldiak, gaztelaniaz eta euskaraz, doakoak dira eta herritar guztiei irekita daude. 

2026an gaurkotasun handiko gaia izango dugu hizpide, Iberiar Penintsula abuztuaren 12an zeharkatuko duen eguzki eklipse totala. Naturaren ezohiko fenomeno hau 1905an ikusi ahal izan zen azkenekoz gure lurraldean. Bitxia badirudi ere, eguzki eklipseek lotura estua izan dute aurkikuntza zientifiko handiekin historian zehar, batez ere fisikaren alorrean. Hitzaldi ziklo honetan, "Eklipseak eta asmakizunak: Eguzkiaren itzalean", Silvia Bonoli (Ikerbasque, DIPC) eta Mikel Falxa (DIPC) DIPCko astrofisikariek aurkikuntza harrigarrienetako batzuk azalduko dizkigute, gure planetatik hasi eta gure galaxiako mundu urrunenetara eramango gaituen bidaian.

Nazio Batuen Erakundeak 2025. urtea Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea izendatu zuela eta, orduan "Kuantikaz blai!-¡Empápate de Cuántica!" hitzaldiak antolatu genituen elkarlanean. Aran Garcia-Lekue DIPCko Ikerbasqueko irakasle eta nanoelektronikan adituaren hitzaldiarekin hasi ginen: "Aldatu txipa, murgildu kuantikan!". Eduardo Sáenz de Cabezón ere izan genuen gurekin, Universidad de la Rioja-ko matematikaria eta ibilbide handiko zientzia-dibulgatzailea, "Manotazos en una habitación oscura. La llegada de la computación cuántica" hitzaldia aurkezteko.

2019 eta 2023 bitartean hitzaldiak ZientziaKutxa zikloaren baitan antolatu ziren. Edizio ezberdinetan, askotariko zientzialariak izan ziren, hala nola, Petra Rudolf fisikaria, Carlos Briones astrobiologoa edo eta Maria Intxaustegi itsas arkeologoa. Hainbat gai jorratu zituzten: fisika kuantikoa eta bizitzaren jatorria bezalako gai oinarrizkoagoetatik hasi eta, esplorazioarekin nahiz “landa-lanarekin” lotura handiagoa duten bulkanologia, Afrikako astronomia-hezkuntza eta espedizio polarretara. Hitzaldiak gure youtubeko kanalean ikusgai daude.

Aurreko edizioak:

ZIENTZIAKUTXA_POSTALA_2023.jpg

Zientziakutxa 2023. Red hot

Gorriak bere forma bizienetan eta oroigarrienetan presentzia nabarmena hartu zuen sumendiez, klima aldaketaz, banpiroaren figuraz eta neurozientziaz hitz egin zen ziklo honetan.

None

Zientziakutxa 2021. Traveller gen

Pandemiak garaian, Zientziakutxak zientzialarien gen bidaiaria aldarrikatu zuen gure muga fisikoak eta mentalak gainditzeko.

zientziakutxa.jpg

Zientziakutxa 2020. Contemporary science at your fingertip

2020an, Zinema eta Zientzia zikloan proiektatutako Automata, El árbol de la vida eta Despertares filmek robotikaz, bizitzaren jatorriaz eta garunaz hitz egiteko balio izan zuten, besteak beste.

 

Zientziakutxa 2019

Grabitazio-uhinak edo zulo beltz baten lehen argazkia jorratutakobi mugarri astronomiko izan ziren zikloaren lehen edizioan, beste gai batzuekin batera, hala nola IA edo teknologia kuantikoak.

 

Dotozen hitzorduak
2026 Eka 4
2026 Eka 11